(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamalau film luze eta hamaika film labur lehiatuko dira sail ofizialean asteartea, 2008.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen "Punto de Vista" Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofiziala aurkeztu dute gaur goizean, Civican aretoan. Aurkezpenean izan dira Bruno Ulmer, Welcome Europa lanaren zuzendaria, Morgan Dews, Must read after my death lanaren zuzendaria, eta Tatsuya Yamamoto, Her dear old house lanaren zuzendaria.


Zinema Dokumentalaren zuzendariak.

Tatsuya Yamamoto, Ana Herrera, Morgan Dews eta Bruno Ulmer. ( irudia handitu )

Hamalau film luzek eta hamaika film laburrek osatzen dute Sail Ofiziala. 2006an eta 2007an ekoiztutako lanak dira, asko ezezagunak Espainian. Hautapen prozesura nazioarteko 800 film dokumentaletik gora aurkeztu zituzten, eta hogeita bost horiexek dira, hain zuzen, aukeratu dituztenak.


Egile garaikideen zinema dokumentaleko lanik onenen nazioarteko erakusleihoa da "Punto de Vista", eta bertan, Sari Nagusia lortzearren lehiatuko dira filmak. Sail Ofizialak, zehazki, 23.000 euro banatzen ditu sarietan. Bestalde, aurtengo jaialdian, hurrenez hurreneko bigarren urtez, Jean Vigo Saria ere emanen dute, zuzendari onenaren saria. Jaialdiaren eta frantziar zuzendariak utzitako lanen arteko loturari esker sortu zuten Saria da, hain justu.


Epaimahaiko kideak honako hauek izanen dira: Ross McElwee, Harvardeko irakaslea eta zinema zuzendaria; Josetxo Cerdán, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakaslea; Luciano Barisone, Albako Infinity Jaialdiko zuzendari ohia eta Veneziako Jaialdiko hautaketa batzordeko kidea; Marcel Lozinski, zinema zuzendaria; eta Carmen Cobos, zinema ekoizlea.


Gaurko emanaldiak


Gaur, asteartea, Sail Ofizialeko bi dokumental ikusi ahal izanen dira: 17:00etan, Lavi Ben Gal-ek Eigth Twenty Eight aurkeztuko du, Civican aretoan, eta 20:00etan, Karlos III.a zinema aretoan, Marcel Lozinski epaimahaiko kideak How it's done filma aurkeztuko du.


-Eight Twenty Eight. Lavi Ben Gal. Zalantza baten argazkia da. Lavi Ben Gal errealizadoreak argitu beharreko zalantzaren argazkia. Hogeita zortzi urterekin inoiz hartu duen erabakirik garrantzizkoena hartu beharko du: sortzetiko kibutzean (taldean) behin betiko sartu, edo kibutza alde batera utzi, betirako. Lavik urtebete baino gutxiago izanen du erabakia hartzeko, eta kamera eskuan, bere bizitzako gertalekuetan barrena ibiliko da, ametsaren eta utopiaren hondarretan zehar, haurtzaroko herrialdeetan barrena. Amets baten amaieraren eta bizitzaren hasieraren argazki inarroslea.


-How it's done. Marcel Lozinski (zuzendaria). Polonia, 2006. 87’. Piotr Tymochowicz poloniar politikari nagusietako batzuen kanpainetako arduradura da, eta bere ustez, edozein bilakatu daiteke buru politiko karismadun. Hori frotatzeko, aurrekaririk gabeko esperimentu bat egitea erabaki du: legegile bat asmatu eta Kongresuan sartzen saiatuko da. Marcel Lozinskik prozesu osoaren jarraipena egiteko baimena lortuko du, hasierako probatik hasi (ehunka hautagai aurkeztuko dira proba horretara) eta buru politiko bilakatzeko egiten duten entrenamenduraino. Dokumentala demagogia zinikoaren eta populismo ikaragarriaren argazkia da. Politika ere bilakatu daiteke reality show.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Programa del festival

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa