(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Solchaga anbulatorioa birmoldatuta, Osasunbideak larrialdietako baliabideak hobetu ditu asteartea, 2008.eko otsailak 19

Nafarroako Gobernua herritarrei informazioa helarazteko kanpaina bat egiten ari da, larrialdietako zerbitzuak ongi erabil daitezen sustatzeko, 120.000 etxetako postontzietan banatuko den esku-orri baten bidez


Larrialdietako zerbitzu berriaren inaugurazioa

Kutz kontseilaria, Osasun Laguntzako zuzendari Isabel Martín Montanerrekin eta Solchaga Anbulatorioko Larrialdietako Zerbitzuko zuzendari Antonio Zubiaur Carreñorekin.. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun kontseilaria bisitan izan da gaur goizean Solchaga Anbulatorioko Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuan, Iruñeko II. Zabalgunean (San Fermín kalea, 29), izan ere, instalazioak funtzionalagoak izan daitezen modernizatzeko eta birmoldatzeko lanak amaitu ondoren, zerbitzu hori jardunean hasi baita berriz, gaixoei erosotasun eta segurtasun handiagoak eskainiz.


Zerbitzu berri honek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak larrialdiei erantzuteko duen gaitasuna areagotu eta hobetzen du, eginkizun horietan Nafarroako Ospitalearen eta Bideko Ama Birjina Ospitalearen osagarria izanen delako. Larrialdi mota guztiei lehendabiziko unean erantzuteko behar beste giza baliabideez nahiz bitarteko materialez hornituta dago zerbitzua, bai eta ondoren, ospitaleratzea beharrezkoa den kasuetarako, Iruñeko erreferentziako bi ospitaleetako batera bidaltzeko ere. Lanegunetan arratsaldeko eta gaueko zerbitzua dago bertan, eta hogeita lau ordukoa jaiegunetan. Zerbitzuaz medikuntza orokorreko bi sendagile, pediatra bat eta hiru erizain arduratzen dira. Lanegunetan 90 pertsona artatzen dituzte bataz beste, eta jaiegunetan, berriz, 150.


Ospitalez kanpoko zerbitzu berritu hau jendearentzat irekitzeaz batera, Nafarroako Gobernuak informazio kanpaina bati ekin dio, herritarrak osasun larrialdien erabilera egokiaz sentsibilizatzeko, gonbita eginez bizilagunei Solchaga anbulatorioko larrialdi zerbitzuetara eta Arrotxapea, Burlata eta Ermitagañako osasun etxeetara jo dezaten, bertatik, diagnostikoak hala eskatuz gero, ospitalera bideratuko baitituzte.


2007an, Iruñeko osasun barrutian -ondorio hauetarako Tafalla ere barne hartzen du- ospitalez kanpoko 93.955 larrialdi izan ziren, horietatik 25.782 pediatrikoak, eta 179.323 ospitaleetan, horietatik 56.695 ama-haurrentzako osasun laguntzaren arlokoak. Artatutako larrialdi guztietatik %15,13k baizik ez zuen ospitaleratzea behar izan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa