(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza eta hirigintza arloko aholkularitzarako lehen bulegoa inauguratu da Zangozan osteguna, 2008.eko otsailak 21

Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, Carlos Esparza Sáezek, Toki Entitateei Aholkularitza Teknikoa emateko Eskualde Bulegoen sare berrian sartutako lehen bulegoa inauguratu du gaur goizean. Sarea Navarra de Suelo Residencial, S.A. -Nasursa- sozietate publikoak kudeatuko du.


Sarea Lizarran, Burlatan, Tuteran, Tafallan, Sakanan eta Iruñean dauden Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoen eta Hirigintza Laguntzarako Zerbitzuen orain arteko esperientziez baliatuko da, eta bulego eta zerbitzu berriak jarriko ditu abian, beste eskualde batzuk hartuko dituztenak; horrela, ingurumen, hirigintza, eta etxebizitzaren arloetako laguntza teknikoa Foru Komunitate osoko toki entitate eta herritarrengana zabalduko da.


Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute, kontseilariaz gain, Zangoza alkateak, Eskisabel Suescunek, eta Nasursako zuzendari kudeatzaileak, Idoia Madariagak. Bere mintzaldian, Esparza kontseilariak nabarmendu du sare hau sortzeak bi helbururi erantzuten diela, batetik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen xedapenetako bat betetzea eta, bestetik, bulegorik ez zuten toki entitateen eskaera aintzat hartzea.


Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera lan egiten du egun, bulegoen sarearen egitura, eginkizunak eta finantzaketa ezarri eta eskainitako zerbitzuetarako kalitate irizpide homogeneoak zehaztuko dituen foru dekretu bat prestatzeko.


Etxebizitzaren arloan, bulegoetako langileek honako lanak beteko dituzte: zaharberritzeko laguntzei eta diru-laguntzak jasotzeko baldintzei buruzko informazioa ematea hala eskatzen duten herritarrei, diru-laguntza publikoen babeseko etxebizitzak eta lokala zaharberritzeko espedienteen tramitazioa, elementu komunetan lanak egiteko aholkuak ematea jabeei eta auzo-komunitateei, eta bizigarritasun zedulak berritzeko espedienteen tramitazioa. Bestalde, hirigintzaren arloan, bulegoetan erantzuna emanen zaie eraikuntzaren edo lurzoruaren erabileraren arloetan planeamenduaz, kudeaketaz edo esku-hartzeaz herritarrek egiten dituzten galderei edo informazio-eskeei, eta toki entitateentzako txostenak eginen dituzte partikularrek planteatutako hirigintza arloko kontsultei buruz.


Eskualdeko bulegoek aholkularitza orokorra eskainiko diete beren eremuko toki entitateei espedienteen tramitazioaz, prozedurez eta toki mailako obrei eta inbertsioei buruz. Bulegoetako teknikariek hirigintzako txostenak prestatuko dituzte eta toki entitateetako arduradunekin batera lan eginen dute hirigintza arloko kudeaketaren gaietan.


Navarra de Suelo Residencial, S.A. -Nasursa- Nafarroako Gobernuak 1999ko martxoaren 29ko Erabakiaren bidez sortutako sozietate publikoa da, eta helburu nagusitzat du Foru Komunitateko lurzoruaren kudeaketa, ikerketa, garapen eta sustapenarekin lotutako jarduerak gauzatzea -batez ere etxebizitzetarako lurzorua-, hirigintza jarduketak dinamizatzea eta lurzoruaren eta etxebizitzaren arloko azterlanak egitea.


Enpresaren jarduerak hiru ardatzen inguruan egituratzen dira: lurzoruaren transformazioa eta kudeaketa, lurraldearen antolamendua eta administrazio publikoentzako zerbitzuak. Hain justu ere, azken arlo horretan Nasursak aholkularitza tekniko eta profesionala eskaintzen die hala eskatzen duten toki entitate guztiei, planeamenduarekin, hirigintza kudeaketarekin, etxebizitzetarako lurzoruarekin eta etxebizitzen zaharberritzearekin lotutako gaietan. Oharra: www.navarra.es webguneko albisteen atalean gain honen inguruko argazki bat dago ikusgai, bai eta kontseilariaren mintzaldia ere.

Dokumentazioa:
Intervención del consejero

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa