(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal titulartasuna eta bitariko finantzaketa duten haur eskoletako onespen prozedura arautu du Hezkuntza Departamentuak ostirala, 2008.eko otsailak 22

Unitate edo talde kopuruak gora egin du, 383tik 412ra, eta baita plazen eskaintzak ere, 4.381etik 4.741era


Nafarroako Gobernuak, otsailaren 15eko 48/2008 Ebazpenaren bidez, udal titulartasuneko lehen zikloko Haur Eskoletako onespen prozedura arautu du, 2008/2009 ikasturteari begira. Araudian neska-mutikoen adina xedatu dute. Era berean, kasuan kasuko udalerriko onespen deialdiak Udalak berak izendatuko duen hautaketa batzordeak koordinatu eta ebatziko dituela xedatu dute.


Hautaketa Batzordeak bete beharreko plaza kopurua zehaztuko du, eta onespen prozesuan ezarriko duten baremoa jakitera emanen du, 2008ko martxoaren 10ean. Lehen batean, 2006an, 2007an eta 2008an jaiotako neska-mutikoen gurasoek (aitak edo amak) edo tutoreek eskatu ahal izanen dituzte plazak, eta baita aurreikuspenen arabera 2008/2009 ikasturtea hasi baino 16 aste lehenago jaioko diren haurren guraso edo tutoreek ere. Eskabideak kasuan kasuko ikastetxean edo Udalean eskuratu eta aurkeztu ahal izanen dira, 2008ko apirilaren 1etik 30era bitarte.


2008/2009 ikasturteko baremoari dagokionez, honako berritasun hauek ditu:


-Hurbiltasun geografikoari eta aitaren edo amaren lan egoerari dagozkien gehienezko puntuazioak berdindu dituzte.


-Eszedentzia duen aita edo ama berriro laneratzeko epea luzatu dute, seme-alabak ikastetxera egokitzeko aldian parte hartu ahal izateko.


-Lan egoera justifikatzeko eskatzen den dokumentazioa sinplifikatu dute (aitaren edo amaren langile-bizitzaren ziurtagiria).


Toki Erakundeek, Hezkuntza Departamentuaren aldeko txostenarekin, izena emateko epeak eta baremoak egokitu ahal izanen dituzte.


Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmena izenpetuta duten titulartasun publikoko lehen zikloko Haur Eskoletako plazen kopuruak gora egin du, joan den urteaz geroztik. Zehazki, unitate edo talde kopuruak gora egin du, 383tik 412ra, eta baita plazen eskaintzak ere, 4.381etik 4.741era.


Gainera, aurreikuspenen arabera, 2008/2009 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, lehen zikloko beste 6 Haur Eskola jarriko dituzte abian, Nafarroako sei herritan: Arguedas, Andosilla, Milagro, Noain, Tutera eta Los Arcosen, hain zuzen. Bestalde, Barañain, Baztan, Castejón, Funes, Lekunberri eta Iruñeko ikastetxeetan, beste 10 unitate jarriko dituzte abian (gaur egungoez gain).


Hartara, 2008/2009 ikasturtean beste 48 unitate izanen dira, eta unitate horietako plaza kopurua neska-mutikoen adinaren araberakoa izanen da; izan ere, adin talde bakoitzari ratio jakin bat dagokio.

Dokumentazioa:
Resolución que aprueba los criterios de admisión en las escuelas infantiles municipales.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa