(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lankidetza hitzarmen markoa onetsi da IDAE-rekin sinatzeko energiaren aurrezte arloko jarduerak martxan jartzeko xedez

astelehena, 2008.eko otsailak 25

Nafarroako Gobernuak onetsi du gaurko bilkuran lankidetza hitzarmen markoa sinatzea Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuarekin (IDAE) Energiaren Aurrezkiaren eta Eraginkortasunaren Estrategiaren 2008-2012 aldiko Ekintza Planaren barrenean sartuta dauden jarduerak definitu eta martxan jartzeko Foru Komunitatean. Aipatu plana Ministroen Kontseiluak onetsi zuen pasa zen 2007ko uztailean.


Planak jarduera zehatzak ezartzen ditu komunitatea autonomoek eta IDAEk lankidetzan garatu behar dituztenak.


Hitzarmenaren helburua da IDAEk eta Nafarroako Gobernuak lankidetzan eginen dituzten jarduerak 2008-2012 aldiko Planean sartuta dauden energiaren aurrezki eta eraginkortasuneko neurriak aurrera eramateko xedez. Hitzarmen honi esker, ondoko sektore hauetan eginen dira jarduerak: industria, garraioa, eraikuntza, etxeetako ekipamendua, zerbitzu publikoak, nekazaritza eta arrantza, eta energiaren eraldaketa.


Aipatu Ekintza Planaren barrenean sartutako neurri guztietatik hamar lehentasunezkotzat hartu izan dira planaren exekuzio gutxienekoa bermatzeko Espainia osoan: industria sektoreko laguntza publikoen programa, hiri-mugikortasun planak, errepide bidezko garraio-parkeen kudeaketa, autoen eta ibilgailu industrialen (autobus eta kamioiak) gidatze eraginkorra, eta autoen eta errepide bidezko garraio-parkeen berritzea.


Horrez gain, eraikuntza, neurri hauek sartzen dira: existitzen diren eraikinen ingurukari termikoaren errehabilitazioa, eraikinetako instalakuntza termikoen eraginkortasun energetikoa hobetzea, eta eraikinetako barreneko argiteriaren eraginkortasun energetikoa hobetzea.


Aipatu hamar neurriak osatzeko, etxetresnen RENOVE plana eta kogenerazioaren ahalmena garatzea aipatu behar da.


Nafarroako Administrazioak hitzarmenak hartzen dituen urte bakoitzean gutxienez zazpi neurri garatu behar ditu lehentasunezkotzat jo izan diren hamarretatik.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa