(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak bilera egin du Erriberako hogei alkaterekin, Nafarroako Ubidetik urez hornitzeko moduak aztertzeko asteazkena, 2008.eko otsailak 27

Ubideak Erriberako 85.765 biztanle hornituko ditu urez


Toki Administrazioko Departamentuak Erriberako biztanleak Nafarroako Ubidetik urez hornitzeko moduak zehaztuko ditu, eta modu horiek garatzeko, kasuan kasuko eraikuntza proiektuak eginen dituzte. Erabakiak errazago hartzeko informazioa biltzeko helburuarekin, Amelia Salanueva Murguialday kontseilariak bilera egin du, gaur, Nafarroako Gobernuaren Hornidurarako Plan Zuzentzailearen baitan dagoen 16. Eremuko Udaletako ordezkariekin. Hogei udalerri dira, hain justu, eta 85.765 bat biztanle dituzte.


Kontseilariarekin batera, Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia eta Agustín Belloso Lorente Toki Azpiegituretako zerbitzuko zuzendaria izan dira. Bilera teknikoa izan da, eta bi helburu izan ditu: batetik, tokiko ordezkariek aipaturiko eremua urez hornitzeko moduak diseinatzeko datuak ematea (Nafarroako Ubidea Pitillasko Putzutik Lorreko Aintzira bitartean luzatzearen ondorioz, eremu horretan hornidura nola egingo den pentsatzea); eta bestetik, hiri eta industria hazkundeko aukerak ezagutzea.


Hasierako azterlanak egiteko erabili zituzten datuak eta informazioa eguneratu nahi dituzte, Erriberako udalerriak Nafarroako Ubidetik urez hornitzeko proiektuak udalerrion beharrizanetara ahal bezainbeste egokitzeko, ura ongi kudeatzeko, eta proiektuak ahalik eta kosturik txikienarekin eta berme handienarekin gauzatzeko.


Gaurko bilerara aldez aurretiko azterlanak egin zituzten ingeniari teknikoak ere bildu dira. Izan ere, horiexek diseinatuko dituzte udalerriak urez hornitzeko proposamen berriak, bildutako informazioa oinarri hartuta.


Kontu horiek guztiak arintze aldera, Udalei inkesta bat bidali zieten, aldez aurretik, beharrezko datuen berri eman zezaten, eta gaurko bilera azken informazioak biltzeko egin dute.


Bilerara deitu dituzten erakundeak honako hauek izan dira: Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tutera, Tulebras eta Valtierrako Udalak, Cascante, Cintruénigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatea, Moncayoko Ur Mankomunitatea eta Tuterako Ur Batzordea.


Jakina denez, Nafarroako Ubidearen lehenengo fasea dagoeneko abian da, Itoitzeko urtegiaren eta Pitillasko erregulazio putzuaren artean, eta azpiegitura Pitillastik Ablitaseraino iritsiko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa