(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak 30.000 € erabiliko ditu atzerriko hizkuntza lantzeko eskolaz kanpoko jardueretan eta eskolako aldizkari eleanitz bat sortzen asteazkena, 2008.eko otsailak 27

Hezkuntza Departamentuak baimena eman du 2008an, Foru Komunitateko ikastetxeetan, atzerriko hizkuntza lantzeko eginen diren eskolaz kanpoko jardueren programarako eta, halaber, eskolako aldizkari eleanitz bat, seihilekoa, abian jartzeko. Horiek gauzatzeko gastuak 30.000 euro egiten du.


Jakina denez, Hezkuntza Departamentuak jarduera ludikoen programa bat sustatzen du, ikasleen eskola ordutegitik kanpo, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan irakasten diren atzerriko hizkuntzen ikasketa erraztu eta indartzeko helburuarekin. Aurten gainera, lehendabiziko aldiz, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak proposatu du eskolako aldizkari bat abian jartzea, sei hilean behin argitaratuko dena, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean ikastetxean ikasten eta mintzatzen diren hizkuntzetan idazteko zaletasuna bultzatu eta hedatzeko asmoz.


Horretarako, hizkuntza irakasleek Hezkuntza Departamentuak aldizkariaren ale bakoitzerako proposatzen duen gaiari buruz ikasleek idatzitako testuak hautatu eta Atzerriko Hizkuntzen Atalera igorriko dituzte. Aldizkaria Departamentuan argitaratuko da eta gero ikastetxeei banatuko zaie.


Atzerriko hizkuntza lantzeko eskolaz kanpoko jardueren programa


Aldizkari eleanitz horren proposamenarekin batera, hezkuntzak beste zenbait jarduera ere diseinatu ditu, ezaugarri hauek dituztenak:


Tailerrak: Atzerriko hizkuntzari dagokionez motibazioa eta komunikatzeko gaitasuna duten Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleei zuzenduak. Ez dira berreskuratzeko klaseak izanen, ez eta ikasleei inposatutako jarduera ere. Ikastetxeetan bertan eginen dira, eskolaz kanpoko ordutegian. Tailer bakoitzak zazpi saio edukiko ditu, astean bat. Gehienez ere bi tailer emanen zaizkio ikastetxe bakoitzari hiruhileko, baina salbuespen gisa eta aurrekontuan dagoen diruaren arabera gehiago ere izan daitezke.


Ipuin kontalariak: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzendua; jatorri desberdineko ingeles hiztunek ikasleentzat antzeztuko dute, munduko beste kultura eta herri batzuetako ezagupenen berri emateko, historien, herri ipuinen, abestien, usadioen edo jolasen bidez. Antzerki tailerra: honen helburua da ingelesez mintzatzea, giro ludikoan, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin. Horrez gain, taldeko lana eta elkarlana ere sustatu nahi dira. Tailerraren amaieran lan bat antzeztuko da ikusleen aurrean.


Antzerkia: programaren aurrekontuan dagoen diruaren arabera, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei, frantsesezko edo ingelesezko emanaldiak egiten dituzten antzerki talde profesionalak kontratatzen badituzte, diru-laguntzak emanen zaizkie urte amaieran, fakturak aurkeztu ondoren.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa