(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ibaien Zaintza Batzordearen bilera, 2008ko arrantza denboraldian beteko dituen jarduketak koordinatzeko ostirala, 2008.eko otsailak 29

Zaintza Batzordea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zaintza zerbitzuko arduradunek, Guardia Zibilaren SEPRONAk eta Foruzaingoak osatzen dute


Bileraren une bat

Bileraren une bat ( irudia handitu )

Gaur goizean bilera egin dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Zaintzako arduradunek, Guardia Zibilaren SEPRONAkoek eta Foruzaingokoek, datorren martxoaren 30ean hasiko den arrantza denboraldian ibaien zaintzari dagokionez beteko dituzten lanak koordinatzeko. Hain zuzen ere, otsailaren 27an eman zen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean arrantzaren arloko arauei buruzko Foru Agindua, zeinak debekuak ezarri eta amuarrainen arrantza garaia hasteko eguna finkatzen duen, martxoaren 30a alegia, salbu eta barruti intentsiboetan, bertan martxoaren 1etik aurrera arrantza egin ahal izanen baita.


Ibaien Zaintza Batzordea joan zen otsailaren 8an eratu zen, Sanzberro kontseilariak aipatutako hiru erakunde horietako arduradunekin izandako bilera batean; egun hartan, mintzagai izan zuten koordinazio plan bat abian jarri beharra, legez kontrako arrantza, isurketak eta ur emariak kontrolatzeko xedeaz.


Gaurkoan, berriz, ibaien zaintza areagotzea erabaki da, ur lasterrak natur inguruneko elementu sentiberenetako bat direlako. Helburua da biodibertsitateari eusteko oztopoak ekar ditzaketen jarduerak zaintzea eta, horrez gain, ibai tarteetan dauden arrain populazioak ere.


Lankidetza horren haritik, ibaiak zaintzeko plan bat ezarri da, hiru arlo nagusiri zuzenduta:



Zehazki, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak erabaki du denboraldi honetan lehentasunezkoa izanen dela Zaintza Zerbitzuko langileek (140 pertsona inguru) ibaiak zaintzeko lanei ekitea.


Herritarren laguntza, 112 telefonoaren bidez


Gaur goizeko bileran erabaki da, halaber, elkarlanerako bide bat irekitzea herritarrentzat. Horrela, zerbitzu hau 112 telefonoaren bidez jarriko da abian, Nafarroako ibaietan legez kanpoko edozein jardueraren aurrean (legez kanpoko arrantza, isurketak, emariak etab.), nahi duenak horren berri eman dezan, horien kontrako borrokan laguntzeko.


Arrantza jarduerei buruzko argibideak Departamentuko Ehiza eta Arrantza Atalean daude eskuragai.


Hitzarmenak Arrantzaleen Elkarteekin


Era berean, berriki zabaldu denez, zaintza are zorrotzagoa izan dadin, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak lankidetza hitzarmenak izenpetuko ditu arrantzaleen elkarteekin, ibai tarteetan kontrol, zaintza eta lankidetza lanak betetzeko.


Departamentuak ia 200.000 € erabiliko ditu ekintza horretan, arrantzale elkarte horiek ibaietako 5 zaindari kontratatzeko 2008an, Nafarroako eskualde hauetan zaintza lanetan aritzeko: Bidasoa, Baztan, Pirinioak, Erdialdea eta Estellerria.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa