(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Intzako herri ondasunak berreskuratzeko erdibideko hitzarmenaren oinarriak onetsi dira

astelehena, 2008.eko martxoak 3

Nafarroako Gobernuak Intzako (Araitz) herrilurrak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren oinarriak onetsi ditu gaur hartutako erabaki baten bidez. Horrela, Intzako Kontzejuak herri ondasunen gaineko aprobetxamenduetako eskubideak dituzten partikularrekin aprobetxamendu eskubideak itauntzen ahalko ditu. Horretarako iturritzat joko da Araizko udal-katastroa, izan ere, ezagutzen den zaharrena baita.


Aipatu oinarriek diotenez, Intzako Kontzejuak uste du iralekuak herrilurrak direla eta haien gainean partikularrak aprobetxamendu eskubidea besterik ez daukala. Halaber, irizpide bera mantentzen du herrilurretako beste aprobetxamenduetarako (gaztainadiak, lizardiak, intxaurrondoak, hariztiak, eta Mailokoako belardiak).


Erdibideko Hitzarmenaren oinarrien arabera, hitzarmen unitatetzat hartuko da partikular bakoitzaren notario-eskrituretan 2007eko urtarrilaren 1a baino lehenagoko datarekin ageri diren aprobetxamendu guztien batuketa. Nolanahi dela, aipatu dataren ondoko notario-agiriak ere onartzen ahalko dira, baldin eta, Intzako Kontzejuaren iritziz, haien titularrak saiatu ez badira bidezkoak ez zirenak bereganatzen, herri-ondarearen kontra.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa