(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

140.000 euroko gastua onetsi da 2008-2011 aldirako Landa Garapeneko Planaren ingurumen zainketarako

astelehena, 2008.eko martxoak 3

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 2008. urtetik eta 2011. urtera bitartean 35.000 euro gastatzeko urtero. Helburua da laguntza teknikoa kontratatzea Ingurumen Zainketa Plana egiteko Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapeneko Planaren barrenean (LGP).


Jakina denez, Nafarroako Gobernuak 2007-2013 LGP izeneko plana onetsi zuen 2007ko maiatzaren 7ko erabaki baten bidez. Geroxeago, Europar Batasunaren erakundeek. Onetsi zuten, abenduaren 14an. Tresna bat da nekazaritza egiturazko politikarako, eta haren helburuak hauexek dira: garapen jasangarri eta orekatua erdiestea, lehen sektorearen lehiakortasuna sendotzea, landa alderdietan jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea, eta bizi-modua hobetzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa