(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak erizaintzako karrera profesionalari buruzko akordioa erdietsi du asteartea, 2008.eko martxoak 4

Akordioaren onuradunak osasun zerbitzu publikoan lanpostu finkoa duten 1.600 erizain izanen dira, eta antzinatasunaren araberako lansari osagarriak jasoko dituzte


Nafarroako Gobernuak akordioa erdietsi du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizainen ordezkari sindikalekin, eta hartara, osasun zerbitzu publikoan lanpostu finkoa duten 1.600 erizain biltzen dituen taldearen karrera profesionalaren baldintzak zehaztu ditu. Horixe bera iragarri dute, gaur goizean, Javier Caballero Martínez lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak eta María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariak.


Gogoan izan behar dugu, Miguel Sanz Sesmak Nafarroako presidentearen kargua hartzeko hitzaldian aipatu zuen konpromisoetako bat dela, hain justu. Caballero presidenteordeak nabarmendu duenez, akordioari esker Nafarroako osasun sare publikoko erizainek beste autonomia erkidego batzuetako osasun administrazioetako kideekiko zituzten abantailak berreskuratuko dituzte; hots, osasun arloko karrerak erregulatu daitezen agintzen duen azaroaren 21eko 44/2003 Estatuko Legean xedatutakoari jarraituz, osasun arloko karrera profesionalen garapena abian jarri aurretik zituzten abantailak.


Erdietsi duten akordioak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera du eragina, eta baldintza ekonomikoak pixkanaka ezarriko dituzte, 2008an, 2009an eta 2010ean. Akordioa Nafarroako Parlamentuak onartu beharko du, Foru Lege gisa, eta funtsezko bi alderdi ditu: batetik, erizaintzako profesionalak lau taldetan sailkatzen ditu, hasiera batean, gaur egungo antzinatasunaren arabera; eta bestetik, urteroko lansari osagarriak ezartzen ditu, antzinatasunaren eta beste parametro batzuen arabera (merezimendu profesionala batzorde batek ebaluatzeko parametroen arabera).


Erdietsi duten akordioaren arabera, erizaintzako profesionalak honako talde hauetan sailkatuko dituzte, hasiera batean: I. mailako profesionalak (5 urteko antzinatasuna dutenak), II. mailakoak (14 urteko antzinatasuna dutenak), III. mailakoak (22 urteko antzinatasuna dutenak), eta IV. mailakoak (29 urteko antzinatasuna dutenak).


Sailkapen hori oinarri hartuta, I. mailako profesionalek 1.800 euroko lansari osagarria jasoko dute urtero; II. mailakoek, 3.600 €-koa; III. mailakoek, 5.400 €-koa; eta amaitzeko, IV. mailakoek, 7.200 €-koa.

Dokumentazioa:
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa