(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LHko irakasleek sustatu eta enpresetan garatu dituzten berrikuntzako bi proiektu aurkeztu dituzte osteguna, 2008.eko martxoak 6

Nafarroako bi ikastetxek egin dituzten proiektuak dira: bat, "ikusmen artifiziala" erabiliz kartak zenbatzeko eta kalitate kontrola egiteko sistema (Heraclio Fournier enpresarako), eta bestea, etiketak inprimatzeko xaflak ultrasoinu bidez garbitzeko sistema (Etiquetas Adhesivas Ecológicas S.L. enpresarako)


Ikerketa eta berrikuntza proiektuen bidez enpresetarako sistemak eta prozesuak garatzeko gai dela frogatu du Lanbide Heziketak. Horixe bera adierazi dute Rufino Oiarzábalek eta Eduardo Crespok, Gasteizko "Heraclio Fournier" eta Cascanteko "Etiquetas Adhesivas Ecológicas S.L." enpresetako arduradunek. Hain zuzen ere, LHn arlo horretan egin diren aurrerapausoak aurkezteko egin duten prentsaurrekoan parte hartu dute bi enpresa-gizonek, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariarekin batera, gaur goizean.


Nafarroako LHko bi ikastetxek aipaturiko enpresetara egokituta egin dituzten berrikuntza proiektuen helburuak honako hauek dira: batetik, "ikusmen artifiziala" erabiliz kartak zenbatzea eta kalitate kontrola egitea, eta bestetik, berriz, etiketak inprimatzeko xaflak ultrasoinu bidez garbitzea.


Bi proiektuen berri eman ondoren, LHko Berrikuntza Proiektuen hurrengo deialdia aurkeztu dute, eta zentro horretako bi instalazio ikusi dituzte (domotika eta elkarrekintza gela eta ekoizpeneko zelula malgua).


Gaur goizean aurkeztu dituzten proiektuek, zehazki, honako ezaugarri hauek dituzte:


Polimeroen garbiketa ultrasoinu bidez. Tuterako "ETI" Ikastetxe Integratu Politeknikoko irakasleek egin dute, EADEC (Etiquetas Adhesivas Ecológicas) S.L. enpresarako. Proiektuaren helburua etiketak inprimatzeko erabiltzen diren polimerozko xaflak ultrasoinu bidez garbitzeko sistema bat garatzea izan da, eta hartara, lehendik erabiltzen duten sistema, eskuila bidezkoa, ordezkatzea. Polimerozko xaflak ultrasoinu bidez garbitzeko sistemaren akabera maila hobea da (%96, lehengo %70en ordez). Gainera, garbiketa giza esku-hartzerik gabe egiten da, 3-5 minutuan, eta xaflek gehiago irautea ahalbidetzen du. Proiektuak, gainera, ultrasoinuen energiari eta potentzia zirkuitu elektronikoen garapenari buruzko prestakuntza eskaintzen die ikasleei.


"Ikusmen artifiziala" erabiliz kartak zenbatzea eta kalitate kontrola egitea.


"San Juan-Donibane" BHIn diseinatu dute, Heraclio Fournier enpresarako. Garatu duten sistemaren bidez merkaturatutako karta sortek karta kopuru zehatza izatea lortu dute; izan ere, hala ez dutenak baztertu egiten ditu. Hartara, produktuaren kalitatea hobetzea eta karta sorta gutxiago itzultzea espero dute. Proiektuak, gainera, sistema automatikoetako ikusmen artifizialaren teknologiari buruzko prestakuntza eskaintzen die ikasleei.


LHko Berrikuntza Proiektuen hurrengo deialdia


"Hacia una nueva dimensión" (Dimentsio berri baterantz) Lanbide Heziketako Berrikuntza Proiektuen Deialdiak LHko ikastetxeetan berrikuntza didaktiko eta teknologikoko proiektuak egitea du helburu.


Hiru modalitate ditu: 1- Garapen eta berrikuntza didaktikoa: ikasleentzako material didaktikoak eta eskuliburuak egitea eta irakaskuntzarako informatika aplikazioak edo multimedia sistemak egokitzea eta garatzea. 2- Berrikuntza teknologikoa ikastetxean bertan: ikastetxeetan teknologia aurreratuak, ezaguera tekniko berriak (instalazioak birpentsatuz), edo sistema teknologiko, tresna edo makina berriak barneratzea, edo ikasteko prototipoak eta maketak egitea. 3- Proiektuen garapena enpresekin lankidetzan: produktu berriak, prozesuen hobekuntza, edo arazo praktikoen konponketa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa