(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Los Arcoseko Teknologia Zentroan nanoteknologiako enpresa bat sortu dute, hainbat aplikaziotarako nano-partikula sintetikoak egiten dituena ostirala, 2008.eko martxoak 7

Miranda presidenteordea eta Roig kontseilaria TECNAN enpresako instalazioak ikusten izan dira, gaur goizean


Roig kontseilaria eta Miranda presidenteordea

Roig kontseilaria eta Miranda presidenteordea. ( irudia handitu )

Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilaria eta José María Roig Aldasoro Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilaria Los Arcoseko Teknologia Zentroan izan dira gaur goizean, bertan sortu duten nanoteknologiako enpresa, "Tecnología Navarra de Nanoproductos, S.L." (TECNAN), ikusten. Jerónimo Gómez Ortigosa Los Arcoseko alkatea ere bildu da ekitaldira.


Enpresa Nafarroako Gobernuaren SPRIN sozietate publikoak eta Los Arcoseko L’Uredera Teknologia Zentroak sortu zuten, erdibana, 2007ko abenduan, eta hainbat aplikaziotarako nano-partikula sintetikoak egiten ditu.


Zentzu horretan, gogoan izan behar dugu tamainarik txikieneko materia kontrolatzen eta maneiatzen duen zientzia dela nanoteknologia (grekoko nano aurrizkia, metroaren edo edozein neurri unitateren mila milioirena adierazten duena). Hain tamaina txikiko materiak ohi ez bezala jokatzen du, eta ondorioz, materialen aplikazioak bestelakoak eta mugagabeak izan daitezke. Nanoteknologiaren aplikazioetako batzuk medikuntza, genetika, izurrien kontrola, edo energia iturrien erabilera eraginkorra dira, besteak beste.


TECNAN enpresaren berrikuntzarik garrantzizkoenei dagokienez, honako hauek nabarmendu ditzakegu: materialak ugaritzea, osagai anitzeko partikulak lortzea, partikularen ezaugarriak kontrolatzea, nano-hautsak purutasun handia izatea, egonkortasun termiko handia izatea, prozesuaren katea laburtzea, test bidez aztertutako ekoizpen maila handitzea, eta prozesua automatizatzea. Merkatuko aplikazio nagusiak, berriz, honako hauek dira: kosmetika eta farmazia, hortz protesiak, katalisia (katalisia eta ingurumen kimika), argiaren xurgapena (eguzki plaken eta eguzkitako betaurrekoen ekoizleak), eta plastikoaren eta kautxuaren kargak (plastikozko materialen ekoizleak).


TECNAN enpresak honako hauek egiten ditu, besteak beste: nano-partikulak, nano-partikulaz osatutako materialak, eta nano-partikulak, nano-partikulaz osatutako materialak eta produktuak eta nano-egitura duten beste sistema batzuk ekoizteko erabiltzen diren lehengaiak, aitzindariak eta berariazko produktuak ikertzea, aztertzea, garatzea, ekoiztea eta merkaturatzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa