(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

N-232 errepidea, Buñuel eta Cortes artean, aldi baterako itxiko da martxoaren 13tik 14rako gauean, lanen ondorioz astelehena, 2008.eko martxoak 10

Herri Lan Departamentuak ohartarazi du NA-30 errepidea ere -Landabengo sarbideak- trafikorako itxita egonen dela martxoaren 15ean, larunbata, egun osoan


N-232 errepidea, Zaragoza-Tutera-Alfaro, bertan egin beharreko lanen ondorioz itxita egonen da tarteka Buñuel eta Cortes artean, martxoaren 13tik –asteazkena- martxoaren 14ra –osteguna- bitarteko gauean. Errepidea bi norabideetan egonen da itxita, gaueko 1:00etatik 3:00etara, Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak adierazi duenez.


Gorabehera hauen arrazoia da errepideko egituran (114. kilometro puntuan) habe bat paratu behar dela, eta horretarako ordubete beharko da. Trafikoari buruzko datuen arabera, 90 ibilgailu astunen erretentzioa ekarriko duela (45 norabide bakoitzean) kalkulatzen da. Zaragoza-Iruña norabideko erretentzioak Zaragozako probintzian gertatuko dira, errepidea itxi behar den zatia Nafarroako probintziaren mugan dagoelako.


NA-30 errepidea ere –Landabengo sarbideak-, trafikorako itxiko da martxoaren 15ean, larunbata, goizeko 8:00etatik gaueko 20:00etara, oinezkoendako pasabidea konpontzeko lanengatik.


N-121-A errepidean, Iruña-Behobia, aurreikusitakoa baino egun bat gehiago luzatuko dira leherketak, eta horien ondorioz 70+500 eta 71+650 kilometro puntuen arteko zatia itxiko da martxoaren 14an, ostirala, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.


Horrez gain, joan zen ostiralean iragarri genuenez, leherketak direla-eta errepide hori itxi eginen da kilometro puntu hauetan:


- 70 k.p.tik 70+400 k.p.ra, martxoaren 11n, asteartea, 12:00etatik 14:00etara, 2 orduz.


- 71+350 k.p.tik 71+650 k.p.ra, martxoaren 12an, asteazkena, 12:00etatik 14:00etara, 2 orduz.


Nafarroako Gobernuak kontuz ibiltzeko gomendatzen du, eta trafikorako murrizketak dituzten errepideetako seinaleak errespetatzeko; bestalde, Foru Komunitateko errepideen egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du www.cfnavarra.es/obraspublicas web orrian eta 900 400 100 doako telefonoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa