Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatearen kandidatura aurkeztu du Gobernuak 2008ko Asturiasko Printzea Sarirako
astelehena, 2008.eko martxoak 10Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultatearen kandidatura aurkeztuko du 2008 Asturiasko Printzea sarietan, “Komunikazio eta Giza Zientziak” kategorian. Horrela jakinarazi du Gobernuak gaur hartutako erabaki baten bidez.
Erabakia hartzerakoan, Nafarroako Gobernuak kontutan izan du aipatu erakundeak 50 urte betetzen dituela aurten eta haren ustez esker onezko keinua eta aitorpena egitea egokia da “azken mende erdian egindako lanarengatik eta irakaskuntza bikainak, ikerkuntza aitzindariak eta maila altueneko sistema profesionalak izan duten nazioarteko proiekzioarengatik”.