(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antsoainen 9.600 erabiltzailetarako Osasun Etxe berria egiteko kontratazioa onartu du Gobernuak

astelehena, 2008.eko martxoak 10

Eraikinaren kostua 4,56 milioi eurokoa izanen da, 2008 eta 2010 artean eraikiko dute, eta 3.200 metro koadroko azalera eraikia izanen du, hiru solairutan, lehen mailako artapeneko eta adimen osasuneko zerbitzuetarako


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari Antsoainen Osasun Etxe berria eraikitzeko lanen kontratazioa egiteko, 4,56 milioi euroren truke.


Zenbateko horretatik, 4,46 milioi euro lanetarako izanen dira, eta 103.240 euro lanak zuzentzeko. Gastua honela eginen dute, ekitaldien arabera: 1,15 milioi, 2008ko aurrekontuetatik; 2,05 milioi, 2009ko aurrekontuetatik; eta 1,35 milioi, 2010eko aurrekontuetatik. Eraikina Antsoaingo Ostoki kaleko orube batean eraikiko dute, Antsoaingo Udalak Nafarroako Gobernuari eman dion orubean.


Osasun Etxearen eraikina berria izanen da, eta bertan, lehen mailako artapeneko eta adimen osasuneko zerbitzuak eskainiko dituzte. 3.200 metro koadroko azalera eraikia izanen du, hiru solairutan, eta azalera erabilgarria 2.824 metro koadrokoa izanen da.


Antsoaingo Oinarrizko Osasun Eskualdeari dagokionez, 9.614 lagunek dute osasun txartela, eta horietatik 1.993 pediatria adinekoak dira (hots, 14 urtetik beherakoak).


Gaur egungo Osasun Etxeko langile zerrendari dagokienez, honako hauek osatzen dute: 6 mediku orokorrek, 3 mediku pediatrak, 6 erizainek, gizarte langile batek, eta 4 administrarik.


Eraikin berriaren proiektua “Asoarq, Arquitectos Asociados S.L.” arkitektura estudioak egin du, eta lursaileko euri urak biltzeko hodia desbideratzeko proiektu osagarria, berriz, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateak.


Eraikin berriko bulegoak honela banatuko dira:


Sotoko solairua: Biltegi eta artxibo eremua egonen da bertan, bai Lehen Mailako Artapeneko Zentrorako, bai Adimen Osasuneko Zentrorako. Erabilera anitzeko areto bat eta instalazioetarako hainbat areto ere egonen dira bertan.


Behe solairua: Artapen eremua egonen da bertan. Ataka, sarrerako atartea, onarpen eta administrazio eremua, itxaroteko eremua, eta 21 kontsulta gela (6, medikuntzakoak; 3, pediatriakoak; 9, erizaintzakoak; gizarte langilearena; 1, larrialdietarako; eta 1, ateratzeak egiteko eta kirurgiarako) izanen ditu. Gainera, komun publikoak, pediatriako komuna, eta hainbat ofizio izanen ditu.


Lehenengo solairua: Adimen Osasuneko Zentroa bertan egonen da. Onarpen eta administrazio eremua, artxiboa, ateratzeak egiteko aretoa, 10 kontsulta (3, psikiatriakoak; 2, psikologiakoak; 3, erizaintzakoak; eta 2, orokorrak), 3 itxarongela, taldeetarako 3 areto, behaketa aretoa, 2 bulego eta komunak izanen ditu. Era berean, langileentzako barne eremua ere lehenengo solairuan egonen da (Lehen Mailako Artapeneko zein Adimen Osasuneko langileentzat), eta liburutegia, bilera aretoa eta aldagelak izanen ditu.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa