(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

6.000 herritar inguruk doako laguntza juridikoa eskatu zioten Gobernuari 2007an zehar

astelehena, 2008.eko martxoak 17

144.948 euroko dirulaguntza onetsi du gaur Gobernuak Iruñeko Abokatuen Elkargoarentzat presoendako laguntzaren eta atzerritartasunaren arloetan haren zerbitzua eskaini dezan


Guztira 5.816 herritarrek doako laguntza juridikoa eskatu zioten Nafarroako Gobernuari 2007an zehar, alegia, aurreko urtean baino %17,2 gehiago eta 2000. urtean baino %242 gehiago. 2000. urtea lehen ekitaldi osoa izandu zen Foru Administrazioak, zerbitzu hori diru-sarrera mugatuak dituzten pertsonei eskaintzeko ardura duenak, Justizia arloko transferentziak bere gain hartu zuena. Lehen urte horretan 1.679 eskaerak erregistratu ziren doako laguntza juridikoa jasotzeko.


Zerbitzu hau (atxilotu edo presoendako abokatuaren laguntza, abokatu batek defenditua izatea, ofiziozko txandan prokuradore baten laguntza edukitzea eta funtzionamendu gastuak) abokatu eta prokuradoreen elkargoek eskaintzen dute eta 2007. urtean 1,57 milioi euroko gastua izan zuen.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa