(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz lehendakaria bisitan izan da Arellanoko villa erromatarrean, aztarnategi arkeologikoa bihar jendearentzat irekiko dela eta asteartea, 2008.eko martxoak 18

K.o. I. mendetik III. mendera bitarte, tokiak ardoa egiteko sistema bat izan zuen eta Cibeles eta Attis jainko-jainkosen kultuko erlijio gune bilakatu zen


Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma, eta Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, bisitan izan dira gaur arratsaldean Arellanoko villa erromatarrean; aztarnategi arkeologikoa bihar irekiko da jendearentzat, toki honetako historia aberatsa ezagutzera emateko, K.o. I. mendetik III. mendera bitarte ardoa egiteko sistema bat izan eta Cibeles eta Attis jainko-jainkosen kultuko erlijio gune bilakatu baitzen.


XIX. mendeaz geroztik dugu villa honen berri, 1882ko azken egunetan aurkitutako mosaiko baten aipu ugarirengatik. Indusketa sistematikoa, ordea, 1988an hasi zen eta urte hartatik aurrera 13 indusketa kanpaina egin dira, landa gune honen bilakaera historikoa ezagutzeko bide eman dutenak.


Gaur egun, esan daiteke agerian daudela kokagunearen eraikin nagusiaren hondakin gehienak. Multzo hori da eraikin berriak estali duen eremua, 2.411 m2-ko azalera eraikiarekin. Antzinako eraikina hedatuta dagoen zelaia maldan dago, eta itsasoaren mailaren gaineko 429 metroko kotatik beherantz egiten du, 419 metroko kotaraino.


Indusketa osorik egin ez bada ere, villak gutxienez 11.000 m2-ko azalera hartzen duela kalkulatzen da. Bi terraza eginez egokitutako lurretan kokaturik dago. Beheko terrazan, erdi-sotokoan, ardandegia eta erantsitako lokalak baizik ez ziren kokatu. Gainerako eraikinak beheko solairuan jaso ziren, beste terrazaren gainean eta ardandegiaren gainean.


Arellanoko villa erromatarra zenbait eraikinek osatzen dute; Inperioaren hasierako garaietan batez ere nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen ziren. Denboraren poderioz, erromatarren munduan ohikoa izan zen joerari jarraikiz, bertako aristokraziaren familia baten luxuzko landetxea bilakatu zen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa