(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta "Nafarroa" Jatorrizko Deiturak 8 milioi € erabiliko dituzte, 2008-2011 aldian, ardoa sustatzeko asteartea, 2008.eko martxoak 18

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren bidez, eta "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileak 8 milioi € erabiliko dituzte, 2008-2011 aldian, Foru Komunitateko ardoa sustatzeko eta merkaturatzeko marketin plana egiteko. Zenbatekoa erdibana ordainduko dute, eta urte bakoitzean 2 milioi € gastatuko dituzte.


Desoreka ekonomikoak sektorean eragin duen krisiarengatik sortu dute, hein handi batean, "Nafarroa" Jatorrizko Deiturak babesten duen ardoari sostengua emateko plana. Azken batean, eskaria sustatu eta merkatuak kalitatezko produktua aintzat har dezan lortu nahi dute. Horixe bera adierazi dute Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak eta Pilar García Granero "Nafarroa" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arau-emaileko presidenteak.


Marketin planak funtsezko lau oinarri izanen ditu. Hasteko, erosle gazteak bilatzen eta berreskuratzen ahaleginduko dira, eta horretarako, batik bat 25 eta 45 urte arteko herritarrengana zuzentzeko asmoa du "Nafarroa" Jatorrizko Deiturak. Hain zuzen, esparru horretako berrikuntzaren berri emanen die. Planaren beste oinarri bat honako hau izanen da: Foru Komunitateko klimaren aniztasuna dela-eta Nafarroak duen ardo aberastasunaren berri ematea, eta hori garrantzi handiko balioa dela helaraztea. Hirugarren euskarri gisa, berriz, ardo gorriaren garrantzia lehengoratzeko sostengua emanen dute. Izan ere, Jatorrizko Deituraren arabera, ardo gorriaren merkatua handitzen ari da, modan jartzen ari den ardoa da, eta Estatuko eta nazioarteko merkatuan asko estimatzen dute. Amaitzeko, planaren laugarren euskarria honako hau izanen da: ardoaren kalitateari buruzko eskakizun maila handitzea, eta "Nafarroa" Jatorrizko Deiturak erdi-goi eta goi mailako ardoa bakarrik babestea. Hartara, kontsumitzaileak segurtasun osoz jakinen du edaten ari den ardoa kalitatezkoa dela. Laugarren euskarriaren helburua, azken batean, kontsumitzailea ahal bezainbeste gogobetetzea da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa