(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etorkinak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak 2,95 milioi €-ko aurrekontua izanen du 2008an, jarduerak burutzeko asteartea, 2008.eko martxoak 18

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Etorkinak Artatzeko Bulegoak 22.953.496 euroko aurrekontua izanen du 2008an. Hain zuzen ere, immigrazioari buruzko politika publikoak bultzatu eta koordinatuko ditu, ekimen pribatuak koordinatuko ditu, eta gizarteratzea bultzatuko du.


Bilera.

Bilera. ( irudia handitu )

Etorkinak Artatzeko Bulegoaren jarduera lerro estrategikoei dagokienez, Administrazioen arteko koordinazioa, lankidetza eta laguntza ditu helburu, hiru mailatan: Estatuko Administrazio Orokorrarekin, batik bat Etorkinak Nafarroan Artatzeko eta Integratzeko Ekintza Planaren bidez (PPAAIIN delakoaren bidez); Nafarroako Gobernuko Departamentuen artean, Departamentu-arteko Batzordearen bidez; eta Toki Administrazioekin, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren bidez.


Horri guztiari, Bulegoaren jarduera ardatzaren baitan, honako hauek erantsi behar zaizkio: ekimen pribatuen eta gizarte erakundeen koordinazioa; etorkinen elkarte sarearen gaineko koordinazioa, lankidetza eta sostengua; immigrazioari buruzko Nafarroako behatoki finkoa; eta Interesen Bulegoa (kontsulatuak, merkataritza, garapena).


2008ko aurrekontuari dagokionez, 1.603.130 euro Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak emanen ditu. Gainerako 1.350.366 euroak, berriz, Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu (Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak PPAAIIN delakorako egindako ekarpenaren %95,46), eta hartara, aurreko urtearekin alderatuz gero, Foru Gobernuaren ekarpena %39,97 handituko da. Gainera, Nafarroako Gobernuak 174.196 euro erabiliko ditu ikerketan (immigrazioari buruzko ikerketak eta hitzarmenak, transferentziak, bekak, ikerketa proiektuak, eta argitalpenak).


Etorkinak Artatzeko Bulegoa abenduaren 18ko 91/2006 Foru Dekretuaren bidez sortu zuten, immigrazioaren arloko politika publikoak bultzatzeko eta koordinatzeko, ekimen pribatuak koordinatzeko, eta etorkinak gizarteratu daitezen laguntzeko, herritar guztiei begira ahalik eta ongizate maila handiena erdieste aldera. Bulegoa, hasieran, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuari atxikita zegoen, baina gaur egun Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren mende dago.


2007an, Nafarroan erroldatutako atzerritarrak 55.921 ziren (biztanle guztien %9,23)


2007an, Nafarroan erroldatutako atzerritarrak 55.921 ziren; hau da, biztanle guztien (605.876 lagunen) %9,23. 1996az geroztik, Nafarroan erroldatutako atzerritarren bilakaera honako hau izan da: 3.225 (520.574 biztanleen %0,6) 1996an; 4.313 (530.819 biztanleen %0,8) 1998an; 5.971 (538.009 biztanleen %1,1) 1999an; 9.187 (543.757 biztanleen %1,69) 2000n; 19.496 (556.263 biztanleen %3,50) 2001ean; 30.686 (569.628 biztanleen %5,39) 2002an; 38.741 (578.210 biztanleen %6,7) 2003an; 43.376 (584.734 biztanleen %7,42) 2004an; 49.882 (593.472 biztanleen %8,41) 2005ean; eta 55.444 (601.874 biztanleen %9,21) 2006an.


Nazionalitateari dagokionez, Nafarroako atzerritarrak honela banatzen dira: Ekuador (12.101), Maroko (6.162), Kolonbia (5.446), Portugal (4.149), Bulgaria (3.903), Errumania (3.089), Bolivia (2.821), Aljeria (2.276), Peru (1.593), Brasil (1.592), Dominikar Errepublika (1.086) eta Ukraina (1.019).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa