(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ia milioi eta erdi euroko inbertsioa egin dute Lizarrerriko azpiegiturak hobetzeko asteazkena, 2008.eko martxoak 26

Nafarroako Gobernuak 1.478.069 euroko diru laguntza eman du, 2005-2008koToki Azpiegituren Planaren bidez


Amelia Salanueva Murguialday Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak 2.122.364 euroko inbertsioa onartu du, Lizarrerriko hainbat herritako azpiegiturak hobetzeko. Planaren baitan, Nafarroako Gobernuaren diru laguntza orokorra dago, 1.478.069 eurokoa.


Jarraian, zehaztuta dituzue diru laguntzak jaso dituzten udalerriak (ordena alfabetikoari jarraituz), laguntzen zenbatekoak, eta guztizko inbertsioaren zenbatekoa (parentesi artean):


-Aiegi: 654.887 € (935.554 €) Aiegiko zeharbidea urbanizatzeko eta hobetzeko. Proiektuaren bidez irtenbidea eman nahi diete herri barruko bide izendatzetik eratorritako beharrizanei (Lizarrako saihesbidearen eraikuntza dela-eta). Jardueren artean dago zeharkako ebakidura egokitzea, 3,25 metroko bideekin, zabalera aldakorreko espaloiekin, eta 2,20 metro zabaleko luzetarako aparkalekuekin. Ezkerretaranzko birak ahalbidetuko dituzte, zeharbidetik alboko kaleetara. Galtzadaren ertzetan aparkalekuak proiektatuko dituzte, eta tamaina egokiko biribilguneak eta oinezkoentzako pasagune goratuak eraikiko dituzte, seinaleekin eta argiztapenarekin. Zeharbidean seinale bertikal errepikakorrak jarriko dituzte, eta baita argiak ere, zeharbidearen bi alboetan.


-Ameskoabarren: 531.995 € (769.568 €) Zudairiko Kolonietako andelean dagoeneko prestatuta dagoen adarra konektatzeko, proiektatuta dagoen ponpaketaraino, eta San Martinen dagoen andeleraino bultzatzeko (bertatik, gainera, Ekalako andela hornitzen dute). Barne hartuta daude ponpaketarako eta lehendik dauden andeletako instalazio elektrikoak, eta baita andelak egokitzeko esku-hartzeak ere.


-Cárcar 46.002 € (65.717 €). 2005-2008 aldiko Toki Azpiegituren Planaren baitan presakotzat jo ziren Errebal-Plaza zeharbideko lanak; izan ere, ezinbestekoa zen horma presaz egokitzea (kale ertzeko harrizko horman izandako luizia, galtzadaren hondoratzea eta etxebizitzetarako arriskua direla-eta). Era berean, erasandako hormaren zati baten (70 metro koadro inguru) eta kaleko betoizko zoladuraren (200 metro koadro inguru) egokitzapena ere egin beharreko lanak ziren. Aipaturiko lan guztiak dagoeneko eginda daude.


-Muniain (Gesalatz): Azpiegituren Planaren bidez 2.649 € (5.045 €) emanen dituzte hilerriko hegoaldeko sei horma-hilobi erori izanak eragindako kalteak konpontzeko. Erorketaren eraginez, gainera, esparruaren itxiera hormak ere kalteak jasan zituen. Hortaz, eroritako horma-hilobiak eta kalteak jasan zituen horma berreraikiko dituzte. Gainera, horma margotu eta sarreran betoia botako dute.


-Sartaguda: 159.378 € (227.683 €) Las Viñas, Gaiarre, Leire, S. Anton, La Presa, Joan Karlos I.a, Sofia Erregina, Orreaga, La Peña, Marqués de Santillana, Eras eta Plaza del Infantado kaleetako argiztapena berritzeko (guztiak ere Sartagudako herrigunean daude). Aluminiozko aleaziozko 141 argi itxi jarriko dituzte, inguruko kaleetan gaur egun daudenen atzekoak, 10 metroko altuera duten altzairu galbanizatuzko zutabeetan oinarrituta.


- Villatuerta: 83.158 € (118.797 €) herriko zeharbidean euri uraren sareko zoladura egiteko. Barne hartuta daude, era berean, argiztapena, elektrizitatea, eta telefonia ezartzeko eta gasa hodiratzeko lanak ere. Galtzadan nahastura bituminosoak botako dituzte, eta espaloietan, berriz, baldosa hidraulikoak jarri eta betoizko ertza eginen dute. Euri uraren sarea 315 eta 400 milimetroko diametroa duten hodien bidez eginen dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa