(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEIN sozietate publikoak laguntza teknikoko proiektu bat burutu du Kolonbian, goraka ari diren sektoreen gainean asteazkena, 2008.eko martxoak 26

Nafarroako Gobernuak, CEIN (Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa) sozietate publikoaren bidez, laguntza teknikoko proiektu bat burutu du Kolonbian, goraka ari diren sektoreetako enpresak sortzeko sostengua emateko programaren berri emateko.


Lanaldia CEIN delegazioaren eta medellín bertoko instituzioen ordezkarien artean

Lanaldia CEIN delegazioaren eta Medellín bertoko instituzioen ordezkarien artean. ( irudia handitu )

Helburu horrekin, joan den otsailean, sozietate publikoko teknikariek osatutako ordezkaritza Kolonbiako Medellin hirira joan zen, Antiokiako Departamentuan dagoen hirira. Bertan egin zuten egonaldian, Nafarroako ordezkariek hainbat lan saio egin zituzten tokiko erakundeetako ordezkariekin, eta CEIN sozietateko teknikariek hainbat gai aztertu zituzten, hala nola proiektuei eta enpresei aholkua emateko mekanismoak, jarraipeneko tresnak, aukerak hautemateko metodologiak, eta hezkuntza sistemako ekintzailetza, besteak beste.


Gainera, Nafarroako ordezkariek bilera egin zuten Antiokiako Gobernuko Lehiakortasun eta Produktibitate Idazkariarekin eta eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialerako eragile nagusietako arduradunekin. Lan programa osatzeko, bisitak egin zituzten ekintzailetza zentroetara.


CEIN sozietate publikoak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren lankidetzarekin eman du laguntza teknikoa, eta haren helburua izan da goraka ari diren sektoreetan ekimen ekintzaile eta berritzaileak sortzen laguntzeko metodologiak, tresnak eta jardunbide egokiak aztertzea, Antiokian gisa horretako ekimenak ezartzeko aukera aztertze aldera.


Ekonomia zuzentasunez garatzeko Erica ("España y sus Regiones Intercambian Conocimientos con Antiokia") programaren esparruan egin duten ekimena da; hots, Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak, Antiokiako Gobernuak, Medellin hiriak eta garapenerako CONFAMA (Caja de Compensación Familiar de Antiokia) agentziak bultzatzen duten programaren baitan. Erica programaren bidez ezagueren berri eman eta enpresa eta teknologia garapeneko eta berrikuntzako zerbitzu publikoak eta pribatuak hobetu nahi dituzte, eskualdean bertan.


CEIN sozietateak hamar urtetik gora daramatza Nafarroan aukerak hauteman eta identifikatzen, eta erreferentzia da goraka ari diren sektoreetako enpresa berritzaileak sortze aldera. Sozietatearen lanari esker, 400 enpresatik gora eta 1.200 lanpostu berri sortu dituzte, eta enpresen arloko 2.400 bat ekimenetarako aholkua eman dute.


Gaur egun, CEIN sozietateak berariazko zerbitzuak eskaintzen dizkie gisa horretako proiektuei, "FH, geroa gaur da" programaren bidez. Programak, gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa du. Espainian 11 esperientzia hautatu dituzte Antiokian ezagutzera emateko, eta horietako bat Nafarroakoa izan da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa