(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdietako Agentziak uholdeen kasurako larrialdi aurreko maila mantentzen du, eurite gehiago aurreikusita daudela eta asteazkena, 2008.eko martxoak 26

Ibaiek ez dute gainezka egin, Ebrok Castejondik iragatean ere ez, eta Belateko mendatea itxita dago


Nafarroako Larrialdietako Agentziak ziurrenik ostiralera arte mantenduko du larrialdi aurreko maila uholdeen arriskuagatik, aurreikuspen meteorologikoen arabera eurite gehiago izanen baitira, eta kontuan harturik, halaber, Pirinioetan pilaturik dagoen elurra.


Alerta aurreko egoera hau, ibaien zainketa lanak betetzera -Nafarroako Larrialdietako Agentziako suhiltzaileen eta foruzainen eskutik- eta urak hartu ohi dituen eremuak balizatzera mugatua, aurre neurri gisa ezarri da, Nafarroako ibaiek ez baitute gainez egin, zenbait ibai-bazterretan izandako arazo txikiak kenduta. Ez dago beraz ohiz kanpoko uholdea dela esateko arrazoirik, eta emariak gutxitzen ari dira. Atzo eguerdian Iruñerria gurutzatu zuen gehieneko emaria Ebro ibaira iritsi eta Castejon atzean utzi du, segundoko 1.500 metro kubiko inguruko emariarekin. Iazko udaberriko uholdeetan emaria 2.800 metro kubikotik gorakoa izan zen.


Nolanahi ere, hurrengo egunetan ibaien emaria hazi daiteke berriz ere. Meteorologiako Institutu Nazionalak iragarri du bihar, osteguna, prezipitazio moderatuak egonen direla iparraldean, atergabekoak Kantauriko isurialdean eta Pirinioetan, eta gainerakoan arinagoak edo moderatuak zenbait tokitan, eguerditik aurrera maizago. Elur maila 700 metrotik 1.700 metrora igoko da eguerdi aldean eta 2.000 metrora iluntzerako.


Nafarroako Larrialdietako Agentzia harremanetan dago etengabe Ebroko Ur Konfederazioarekin eta Ega, Arga eta Ebro ibaien bazterretako udal batzuekin, azken hauei ibaiei buruzko informazio eguneratua emateko aldian-aldian.


Orain, Belateko mendatea baizik ez dago itxita trafikorako (NA-1210), 0 kilometrotik 15. kilometrora bitarte harriak eta lurra erortzeko arriskua dagoelako. Errepide hau derrigorrez hartu behar duten salgai arriskutsuen garraioa Leitzarango autobian barna desbideratzen ari da (A-15).


Gaur goizeko 11etan ireki da NA-6140 errepidea (Tafalla-Miranda de Arga), atzo itxi baitzen Arga ibaiak gainezka egitean. Era berean, gaur goizean goiz ireki da NA-2410 errepidea (Sakana), Arakil ibaiak gainezka egiteak ixtea eragin baitzuen.


Bestalde, Nafarroako Gobernuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak gaur goizeko zortzietan kendu du atzo gauean NA-1300 errepidean (Irurtzun-Gipuzkoa) eroritako harritzar bat. Gertaerak ez zion trafikoari eragin eta zerbitzuaren lantalde bat bertan gelditu da harria kendu arte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa