(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat eurotik gorako diru laguntza emanen du, etorkinei eta gutxiengo etnikoei sostengua eskaintzeko osteguna, 2008.eko martxoak 27

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 1.114.700 € emanen ditu, etorkinei eta gutxiengo etnikoei sostengua eskaintzeko diru laguntzen hiru deialdi egiteko. Horixe bera dago adierazita María Isabel García Malo kontseilariak onartu dituen hiru Foru Agindutan. Aginduok aurki argitaratuko dituzte, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.


Zehazki, honako deialdi hauei buruz ari gara: oinarrizko gizarte zerbitzuetako titular diren gizarte erakundeei diru laguntzak emateko deialdia, 2008an gutxiengo etnikoekin gizarte esku-hartzeko proiektuak egiteko; irabazi asmorik gabeko erakundeei diru laguntzak emateko deialdia, etorkinak eta ijitoen gutxiengo etnikoa gizarteratzeko eta laneratzeko programak garatzeko, Europako Gizarte Funtsaren 3. Helburuko Programa Operatiboaren esparruan; eta irabazi asmorik gabeko erakundeei diru laguntzak emateko deialdia, gutxiengo etnikoak sustatzeko jarduerak egiteko.


Oinarrizko gizarte zerbitzuetako titular diren toki erakundeetarako diru laguntzek 2008an gutxiengo etnikoekin gizarte esku-hartzeko proiektuak egiteko sostengua ematea izanen dute helburu. Diru laguntza 200.000 €-koa izanen da, eta deialdian parte hartu ahal izanen dute gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan eta egoera bereziki arriskutsuan dauden herritarrak (gutxiengo etnikoetakoak) gizarteratzeko edo gizarteari egokitzeko proiektuak egiten dituzten udal, mankomunitate eta udal taldeek.


Proiektuek gizarte esku-hartzeko programa baten xede diren gutxiengo etnikoetako herritarrei zuzenduta egon beharko dute, eta gainera, jarraipena eta sostengua beharko dute, berariazko esku-hartzeen bidez. Udalerrietako gizarte bizitzan parte hartzeko gizarte laguntza intentsiboa behar duten taldeei zuzendutako proiektuak izanen dira, edo baita adingabeekin berariazko ekintzak egitea xede duten proiektuak ere.


Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdian bertan zehaztuta egonen da zein diren eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentuak eta bete beharreko baldintzak.


Etorkinak eta ijitoen gutxiengo etnikoa gizarteratzea eta laneratzea


 Onartu duten bigarren deialdiak irabazi asmorik gabeko erakundeei diru laguntzak ematea du xede, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideen bidez etorkinak eta ijitoen gutxiengo etnikoa gizarteratzeko eta laneratzeko programak garatzeko, Europako Gizarte Funtsaren 3. Helburuko Programa Operatiboaren esparruan. Diru laguntza 250.000 €-koa izanen da, eta hainbat ekintza izanen ditu xede. Honako hauek, hain justu: erregularizatzeko eta laneratzeko beharrezkoak diren dokumentuak lortzeko informazioa eta orientazioa ematea, eta jarraipena egitea; lan bilaketaren jarraipena egitea eta laguntzea; lanerako informazioa eta orientazioa ematea; eta enplegurako prestakuntza eskaintzea, ijitoen gutxiengo etnikoari soilik.


Hirugarren deialdiak, azkenekoak, gutxiengo etnikoen gizarte sustapenean jarduten diren irabazi asmorik gabeko erakundeei diru laguntzak ematea du xede. Diru laguntza 664.700 €-koa izanen da, hain justu.


Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdian bertan zehaztuta egonen da zein diren eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentuak eta bete beharreko baldintzak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa