(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak "on line" erregistro zibilak 267 udaletan ezartzeko hitzarmenak izenpetzeari ekin dio gaur, Tuteran ostirala, 2008.eko martxoak 28

Caballero kontseilariak Erriberako hogei udalekiko hitzarmena izenpetu du gaur


Sinaduraren unea

Caballero kontseilaria José María Royo Magañarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Tutera aldeko hogei udalen ordezkariekin izenpetu ditu Nafarroako 267 udaletan "on line" erregistro zibilak ezartzeko hitzarmenetatik lehendabizikoak; aurrerapen honi esker herri bakoitzeko bizilagunen egoera zibilari dagozkion datuak inskribatu ahal izanen dira euskarri elektroniko aldaezinean. Datu horiek telematikoki eskatu eta eskuratu ahal izanen dira Espainiako edozein erregistrotatik, eta udal erregistro zibiletik ere sisteman konektatutako besteetan eskatu eta eskuratu ahal izanen dira.


Nafarroako udalen mendeko 267 erregistro zibil delegatuak –halako erregistroak dituztenak erregistro zibil nagusirik ez duten udal, zendea edo batasunak dira, eta erregistro zibil nagusia dutenak, berriz, Iruña, Tutera, Lizarra, Tafalla eta Agoitz, 2004an informatizatuak- informatizatu eta linean jartzeak 901.760 euroko kostua du orotara, eta horietatik 541.056 € ordainduko ditu Nafarroako Gobernuak. Gainerakoa Justizia Ministerioak eta Red.es estatuko sozietate publikoak finantzatuko dute.


Ekintza hau Estatuko Administrazioa modernizatzeko Avanza izeneko Planaren barruan dago, eta haren xedea da Espainian dauden 7.700 erregistro zibilak informatizatu eta ‘on line’ konektatzea. Nafarroako Gobernuak bat egin zuen ekimenarekin. Datu base bateratua Madrilen dago, eta Nafarroa izanen da sistema ezarriko duen Espainiako lehendabiziko erkidegoa.


Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta barne kontseilari, Javier Caballero Martínez Tuterara joan da gaur, hitzarmen horietako batzuk izenpetzeko ekitaldira. Eder Partzuergoaren egoitzan udal hauetako alkateak -edo haien ordezkariak- izan dira: Ablitas, Arguedas, Barillas, Buñuel, Cabanillas, Cadreita, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Corella, Cortes, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Monteagudo, Murchante, Ribaforada, Tulebras, Valtierra eta Villafranca. Bertan izan da, halaber, Tuterako Udalaren ordezkari bat, gonbidatu gisa.


Nafarroako Gobernuaren aldetik, Caballero kontseilariaz gain, ekitaldian izan dira Justizia zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano, eta Justiziaren Modernizaziorako Zerbitzuko zuzendaria, Carolina Delgado Gómez.


Datorren asteartean Zangoza inguruko udaletako ordezkariek izenpetuko dituzte hitzarmenak; 8an Tafalla aldekoek, apirilaren 9an Irurtzun ingurukoek; eta zehazteko dago oraindik noiz eginen duten Lizarra, Doneztebe edo Elizondo eta Iruña aldekoek.


Administrazioa modernizatzeko helburua


 Gaur egun, Nafarroako 267 erregistro zibil delegatuetan, jaiotza, heriotza, ezkontza eta abarri buruzko erregistro guztiak eskuz idazten dira zein bere liburuan. Hitzarmenen bidez, udal bakoitzari ordenagailu bat, inprimagailu bat eta Inforeg izeneko web programa edo aplikazioa emanen zaizkie. Interneteko konexioa udal bakoitzaren kargura izanen da, bai eta ekipoen mantentze lana ere, beste erabilera batzuetarako ere baliatu ahal izanen baitira, betiere erregistro zibilerako erabiltzeari lehentasuna emanez. Nafarroako Gobernuak prestakuntza emanen die erregistro zibil delegatuetako langileei Inforeg aplikazioa erabiltzen ikas dezaten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa