Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
801.300 euroko dirulaguntza onetsi da berdintasun aukeren arloko jarduerak egiteko eta emakumezkoen enplegua sustatzeko
astelehena, 2008.eko martxoak 31Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du 801.300 euroko dirulaguntza gehienezkoa onesteko berdintasun aukeren arloko jarduerak egiteko eta emakumezkoen enplegua sustatzeko helburuz.
Dirulaguntza hauek UGT eta CCOO sindikatuei eta CEN enpresarien elkarteari emanen zaizkie. Zehatz-mehatz, UGTk 176.590 euroko dirulaguntza gehienezkoa jasoko du eta CCOOk beste horrenbeste; CEN elkarteak, berriz, 448.121 euroko dirulaguntza gehienezkoa jasoko du.