(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ondareari buruzko Foru Legeko bi artikuluren gaineko konstituzionaltasunik ezeko helegitea dela-eta, epailearen aurrean aurkeztuko dela erabaki du Gobernuak

astelehena, 2008.eko martxoak 31

Espainiako Gobernuko presidenteak konstituzionaltasunik ezeko helegitea sustatu zuen Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legeko bi artikuluren gainean, eta Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, epailearen aurrean aurkezteko erabakia hartu du


Hain zuzen ere, 15. eta 16. artikuluen aurkako helegiteaz ari gara. Hots, jaberik ez duten higiezinak eta oinordekorik gabeko heriotzaren edo titular ezagunik ez izatearen ondorioz banketxeetan abandonatutako saldoak eta gordailuak Nafarroako Foru Komunitatearenak direla xedatzen duten artikuluei buruz.


Helegitea 2008ko urtarrilaren 22an aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, eta martxoaren 11n jakinarazi zuten, berriz, izapideak egiteko onartu zutela. Espainiako Gobernuak hala eskatuta, gainera, aipaturiko artikuluen indarraldia eta ezarpena bertan behera utzi dituzte. Gaurko bileran erabaki dutenez, bestalde, Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoak defendatu eta ordezkatuko du Nafarroako Gobernua.


Estatuko Gobernuak Nafarroako Ondareari buruzko 14/2007 Foru Legeko 15. eta 16. artikuluen gainean aurkeztu duen helegitearen arabera, artikuluok kontraesanean daude Herri Administrazioetako Ondarearen Legeko 17. eta 18. artikuluekin (2003ko Legea). Izan ere, berauetan xedatuta dagoenez, ondasun horiek Estatuarenak dira. Estatuko Administrazioaren arabera, berorri bakarrik dagokio gai zibilen gaineko eskumena, Espainiako Konstituzioari jarraiki.


Hala ere, Nafarroako Gobernuaren iritziz, Estatuak ahaztu egin du 149.1.8 artikulua, legedia zibilari buruzko eskumena aldarrikatzen duena. Izan ere, bertan diotenez, “eskubide zibilak, foralak edo bereziak dituzten Autonomia Erkidegoek mantendu, aldatu edo garatu egin ditzakete”. Nafarroako Gobernuak gogorarazi duenez, Nafarroak foru zuzenbide historikoa du eztabaida sortu duen gaiaren gainean (jaberik ez duten higiezinen gainean), eta gainera, Zuzenbide Zibileko gaiak direnez, Nafarroak horien gaineko eskumena du LORAFNA Legeko 48. artikuluaren arabera (13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Erregimena Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa), Espainiako Konstituzioko 149.1.8 artikuluaren babespean.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa