(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.077.953 euroko dirulaguntza onetsirik Sarrigurenen araudi bereziko etxebizitza babestuak sustatzeko errentan hartzeko xedez

astelehena, 2008.eko martxoak 31

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiari 1.077.953,73 euroko dirulaguntza eman diezaion Construcciones Gregorio Martínez S.A. enpresari araudi bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatu ditzan Sarrigurengo 6.10 lursailean, errentan hartzeko xedez.


Nafarroan etxebizitza arloan laguntza eta finantzaketa neurriak ezartzen zituen 276/2001 Foru Dekretuak haren 84. artikuluan (1. idatz-zatia) arautzen zuen Nafarroako Gobernuak araudi bereziko sustapenak, errentan hartzekoak, diruz lagunduko zituela, etxebizitzen eta haiei lotutako aparkaleku eta trastelekuen salmenta-prezio gehienezkoaren %25a emanda. Prezio hori da kalifikazioaren eskaera entregatzen den garaian indar duen modulu ponderatuaren ehuneko 120a etxebizitzetarako eta %48 haiei aparkaleku eta trastelekuetarako. Kapitalizazio bidezko dirulaguntza hautatzen bada, mailegu kualifikatuaren subsidiazioa hartu gabe, 10. artikuluan dioen bezala, etxebizitzen eta haiei lotutako aparkaleku eta trastelekuen salmenta-prezioaren %10eko beste dirulaguntza bat jasoko lukete.


84. artikuluak haren 2. idatz-zatian ezartzen duenez, dirulaguntzak honela pagatuko dira: ehuneko 50a behin-behineko kalifikazioa jaso ondoren eta sustatzaileak dirulaguntza estaltzen duten bermeak aurretik aurkeztuta, eta gainerakoa behin-betiko kalifikazioa jaso eta gero. Constucciones Martinez S.A. enpresak 48 etxebizitza eta haiei lututako aparkaleku eta trastelekuak sustatzen ditu Sarrigurengo 6.10 lursailean eta dirulaguntza jasotzeko eskatu du behin-betiko kalifikazioa jaso ondoren.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa