(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 16 milioi € eman ditu, Sarrigurenen ezinduak artatzeko "Las Hayas" zentroa eraikitzeko asteartea, 2008.eko apirilak 1

Nafarroako Gobernuak, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, 16.262.759 € eman ditu Sarrigurenen ezinduak artatzeko "Las Hayas" zentroa eraikitzeko. Bertan, ezintasun intelektual larria eta sakona duten lagunak artatuko dituzte, eta gaur egun Burlatan dagoen Andre Maria zentroa ordezkatuko du.


"Las Hayas" zentro berriaren maketa.

"Las Hayas" zentro modernoa izanen da, eta ezintasunen bat duten pertsonen bizi-kalitatea hobetze aldera eraikiko dute, ingurune abegikorrean. Hartara, ezinduen garapen aukerak sustatu nahi dituzte. Izan ere, Nafarroako Gobernuak artapenaren gainean duen filosofia aldatu egin da, eta gaur egun, artapena eskaintzeaz gain, pertsonen garapena ere badu helburu.


Zentro berria ingurune bikainean egonen da, gune natural, ireki eta berdez inguratuta, Sarrigurengo Ekohiriaren esparruan. Pagoa Nafarroako zuhaitz autoktonoa da, eta "Las Hayas" izenaren bidez pertsonen garapen proiektua adierazi nahi dute, gune berriak izanen duen lehentasuna horixe bera baita.


Zentro berria 8.415 metro koadroko lursail batean eraikiko dute. Eguesibarko udalak doan eman duen lursailean, hain zuzen. Ezintasun intelektual larria eta sakona duten 60 lagunentzako lekua izanen du. Hamar leku artatu handientzako izanen dira, eta beste hamar portaera eta jokabide arazo larriak dituzten egoiliarrentzat. Gainera, 20 plaza izanen ditu eguneko zentro gisa.


Aurreikuspenen arabera, 24 hilabete beharko dituzte zentroa eraikitzeko, eta beste 5, hornitzeko. Hartara, 2010eko amaiera aldera bukatuko dute, eta 2011ko lehenengo hiruhilekoan jarriko dute abian. Lanen aurrekontua 14.712.759 eurokoa da, eta ekipamenduen aurrekontua, berriz, 1.550.000 eurokoa. Hortaz, guztizko aurrekontua 16.262.759 €-koa izanen da.


Zentroak erdi-sotoa, behe solairua eta lehenengo solairua izanen ditu. Erdi-sotoan egonen dira langileen eremua (aldagelak eta atseden aretoak), sukaldea, garbitegia eta mantentze eta instalazio eremua. Behe solairuan egonen dira, berriz, eraikineko sarrera eta balio anitzeko eremua (harrera lekua eta bisitetarako aretoak). Era berean, administrazio eremua ere behe solairuan egonen da, eta liburutegia izango du, baita medikuntza eta erizaintza eremua eta eguneko zentroa ere. Egoiliarrentzako eremuari dagokionez, hamar logelako hiru modulu izanen ditu, jantoki eta guzti. Gainera, lorategiak, 62 aparkaleku eta patio estalia izanen ditu.


Lehenengo solairuan, amaitzeko, jardueretarako eremua egonen da, eta honako ekipamendu hauek izanen ditu: gimnasioa; hidroterapia, lanaren bidezko terapia, eta musika bidezko terapiaren aretoak; zentzuen estimulazio eta psikomotrizitate aretoa; eta erabilera anitzeko aretoa (biltegiarekin).

Dokumentazioa:
Planos del centro
Video de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa