(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko martxoan ez da hildakorik izan Nafarroako herri barruko eta herri arteko bideetan, 2002ko apirilean bezalaxe asteartea, 2008.eko apirilak 1

Barne zuzendari nagusiak balioespen positiboa egin du Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiaren gainean, modu eraginkorrean gidatzeko Twingo Belaunaldia zirkuituaren inaugurazioan


Barne zuzendari nagusiak Twingo Belaunaldia zirkuituaren inaugurazioan parte hartu du

Barne zuzendari nagusiak Twingo Belaunaldia zirkuituaren inaugurazioan parte hartu du. ( irudia handitu )

2008ko martxoan ez da hildakorik izan Nafarroako herri barruko eta herri arteko bideetan. 2002ko apirilean ere gauza bera gertatu zen, baina urte horretako lehenengo hiru hilabeteetan 15 lagun hil ziren Nafarroako errepideetan. 2008ko aldi berean, berriz, 5 lagun hil dira.


Gainera, gutxienez ere 2001az geroztik hildakorik gutxien izan dituen hiruhilekoa izan da. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusia 2001ean hasi zen herri barruko zein herri arteko bideetan izandako istripuetan hildakoen kopurua zenbatzen. 2007ko lehenengo hiru hilabeteetan 9 lagun hil ziren Nafarroako errepideetan, eta beraz, hildakoen kopuruak %44,4 egin du behera aurtengo aldi berean.


Urtarrilean, hiru lagun hil ziren Nafarroako errepideetan. Miranda Argako 31 urteko mutil bat, Tafallan, NA-6114 errepidean kamioi batekin talka egin zuenean; eta Lodosako senar-emazte batzuk, Acedo eta Lodosa arteko N-129 errepidean, bidetik irten zirenean. Otsailean, berriz, beste bi lagun hil ziren. Oiartzungo 27 urteko mutil bat, N-232 (Alfaro-Tutera-Zaragoza) errepidean; eta 81 urteko emakume bat, oinezkoa, Olatzagutian, hondakinak biltzeko kamioi batek azpian hartu zuenean.


Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusiak modu eraginkorrean eta seguruan gidatzeko Twingo Belaunaldia zirkuituaren inaugurazioan parte hartu du, gaur goizean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Zirkuitua unibertsitateko ikasleei begira antolatu dute, bereziki.


2000tik 2010era bitarte zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 gutxitzeko helburua ezarri zuen Europar Batasunak, eta zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, Foru Komunitatean 2006an bete genuen helburu hori (2000n, hain zuzen, 118 lagun hil ziren). Gainera, Nafarroa izan zen helburu hori erdietsi zuen Espainiako lehen Komunitatea. Rábade Iráizozek adierazi duenez, gainera, Nafarroako Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategiaren esparruan kokatu daitekeen lorpena da.


2007an 48 lagun hil ziren Nafarroako bide sarean. 2006arekin alderatuz gero (55 hildako, 2005ean baino ia %37 gutxiago), errepideetan hildakoen kopuruak %12,7 egin zuen behera, eta gutxienez ere, azken hamarkadan izandako hildakoen kopururik txikiena izan zen iazkoa. Hartara, hildakoen kopurua %10 gutxitzeko helburua bete zen iaz. 2008ari dagokionez ere helburu bera dago ezarrita (hildakoen kopurua %10 gutxitzeko helburua).


Rábadek aipatu duenez, adierazleek islatzen duten joera irmotzen ari da, tokiko, Foru Komunitateko eta Estatuko Administrazioen ahaleginei esker, eta erakundeen eta enpresen lanari esker. Nolanahi ere, erne egon behar dugula adierazi du.


Modu eraginkorrean eta seguruan gidatzeko zirkuitua


 Aste honetan, ostirala barne, Twingo Belaunaldia izeneko programa dago irekita, 10:30etik 18:00etara arte, etenik gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sadar kaleko aparkalekuan. Twingo Belaunaldia erakusketa ibiltari eta praktikoa da, ingurumenari eta bide segurtasunari buruzkoa, bereziki unibertsitateko ikasleei begira antolatu dutena. Nolanahi ere, nahi duena bertaratu daiteke, baita gidatzeko baimenik ez dutenak ere. Sarrera doakoa da, eta interesa dutenek zirkuituan bertan eman behar dute izena.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa