(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako langabeziak %4ko beherakada izan du martxoan; hots, Estatuko (%98) beherakadarik handienetan bigarrena asteazkena, 2008.eko apirilak 2

Emakume, gazte eta etorkinen artean jazo da beherakadarik handiena


Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak martxoko langabeziaren datuak eman ditu ezagutzera, gaur goizean. Datuen arabera, martxoan otsailean baino 1.006 langabe gutxiago zeuden Nafarroan (%4,09ko beherakada), eta hartara, martxoko langabeen kopurua 23.586 lagunekoa izan da Foru Komunitatean (14.075 emakume eta 9.511 gizon).


Espainia osoari begira (14.356 langabe gutxiago, %0,98ko beherakada), langabeziaren beherakadarik handiena izan duen Komunitatea Balearrak izan dira, eta bigarrena, Nafarroa. Zentzu horretan, Imelda Lorea Arriskuen Prebentzioko eta Laneko zuzendari nagusiak balioespen positiboa egin du datuon gainean, eta pozik agertu da Espainian langabeziak behera egin duelako eta Nafarroan beherakada handiagoa izan delako. Zuzendari nagusiaren ustez, gainera, Foru Komunitateko lan merkatuak bilakaera positiboa izanen du datozen hilabeteetan.


Imelda Loreak nabarmendu duenez "Foru Komunitateko beherakadak garrantzi handia du, batik bat kontuan hartzen badugu Balearretan langabeziaren urtarokotasuna turismoaren sektoreak baldintzatzen duela, eta aurtengo martxoari dagokionez, Aste Santuak".


Loreak nabarmendu du, era berean, Nafarroako langabeziaren beherakadak adin eta sektore guztietan izan duela eragina, emakumeengan, gizonengan, gazteengan, etorkinengan, eta eskualde guztietan. Zentzu horretan, Nafarroako langabeziaren beherakadaren erdia baino gehiago etorkinei dagokie (576 langabe gutxiago, %13,4). Nabarmentzekoa da, gainera, langabeziaren beherakada handiagoa izan dela emakumeen kasuan (647 emakume, %4,39) gizonenean baino (359 gizon, %3,64).


Gainera, zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, lan merkatuak ekoizpeneko ia sektore guztietan izan du portaera ona. Salbuespen bakarra eraikuntzaren sektorean jazo da (39 langabe gehiago), eta sektore horretan kontratazioek behera egin dute, %21,36. Langabeziaren beherakadarik handienak zerbitzuen sektorean (795 lagun) eta industrian (118 lagun) jazo dira.


Okupazio taldeei dagokienez, beherakadarik handiena izan dutenak honako hauek izan dira: trebatu gabeko langileak (492 lagun, %48,9), zerbitzuak (219 lagun, %5,31) eta teknikaria keta profesionalak(138 lagun, %6,43).


Kontratazioari dagokionez, berriz, martxoan egin dituzten kontratuen %12 baino gehiago mugagabeak izan dira, eta hori ehuneko handia da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa