(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Auritzeko suhiltzaileek elurretako segurtasunari eta erreskateei buruzko berariazko prestakuntza jaso dute osteguna, 2008.eko apirilak 3

Nafarroako Larrialdietako Agentziak (NLA) mendiko materialez hornitu ditu iparraldeko parkeak


Elurrean

Auritzeko suhiltzaileek 6000 euroko mendiko materiala jaso dute. ( irudia handitu )

Auritzeko parkean lan egiten duten Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) hogei suhiltzaileek izotzetako eta elurretako segurtasun baldintzei eta erreskateei buruzko berariazko prestakuntza jaso dute, lankide espezialisten eskutik.


Iparraldeko hiru parkeak (Altsasukoa eta Nabaskozekoa barne) mendiko berariazko materialez hornitu dituzte, mendian hil, zauritu edo galdutako lagunen erreskateak baldintza hobeetan egin ahal izateko, eta horixe bera da ezaguerak eguneratzeko prestakuntza eskaintzearen arrazoia. Aipaturiko hiru parkeei honako material hauek eman dizkiete: elastiko termikoak, ‘gore-tex’ arropa, erraketak, pioletak, kasko bereziak edo elurretako makilak, besteak beste. Auritzeko suhiltzaileek anda bat ere jasoko dute. Nafarroako Gobernuak 11.000 bat euroko inbertsioa egin du ekipamenduak hobetzeko, eta 6.000 euro Auritzeko parkerako izan dira. Ikastaroa Nabaskozen eta Altsasun ere emanen dute, aurki.


Guardia Zibileko Mendiko Erreskateen eta Esku-hartzeen Taldeek garaiera handiko erreskateak egiten badituzte ere, NLAko suhiltzaileek ere antzeko esku-hartzeak egiten dituzte (mendiko istripuak, galdutako pertsonen bilaketak...). Horren adibide ditugu, esate baterako, Auritzeko parkeko eragin eremuan galtzen diren erromesen bilaketak.


Tailer batean parte hartu duten Auritzeko suhiltzaileek

Hogei suhiltzaileek taldeka hartu zuen material eta teknikei buruzko prestakuntza. ( irudia handitu )

Esku-hartze horiek egin ahal izateko, ordu gutxiren buruan eta oso baldintza arriskutsuetan aurkitu, egonkortu, erreskatatu eta ebakuatu behar izaten dituzte pertsonak. Azkeneko urteetan egiaztatu dutenez, gainera, suhiltzaile guztiek ez dute prestakuntza eta erantzun maila bera larrialdi egoerei aurre egiteko, eta horregatik, mendiko kiroletan eskarmentu handia duten suhiltzaileak materiala behar bezala erabiltzeko eskolak ematen ari dira.


Zehazki, Auritzeko suhiltzaileek prestakuntza teorikoa jaso dute, honako gai hauei buruz: elur jausiak izateko arriskua, bermatzeko moduak, mugimendu seguruak, soken erabilera, mendian gora eta behera ibiltzeko teknikak, edo pioletaren erabilera, besteak beste.


Martxoaren 6an, berriz, maniobrak egin zituzten, Ibañetako Gainean, 1.000 metrotik gorako altueran, aurreko bi egunetan eroritako elurra aprobetxatuz. Aipaturiko guztiaz gain, elurretako erraketa edo kranpoien erabileraz edo andak polipastoekin erabiltzeko moduaz ere jardun ziren. Parte-hartzaileak hiru taldetan banatu zituzten, eta antolatutako lantegiak egin zituzten, txandaka, materialen eta tekniken gaineko ezaguerari buruzko bi blokeak osatu arte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa