(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilariak LHko eta Arte Plastiko eta Diseinuko VI. Sari bereziak eman ditu ostirala, 2008.eko apirilak 4

Gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak Lanbide Heziketako eta Arte Plastiko eta Diseinuko VI. Sari bereziak eman ditu, 2008ko deialdikoak.


2006-2007 ikasturtean espediente onena izandako LHko 20 ikasle nafarrek jaso dituzte sariak, haietako sei erdi mailakoak eta gainerakoak goi mailakoak, sari bat lanbide arlo bakoitzeko. Erdi mailan saritutako ikasle bakoitzak 400 € jaso ditu eta goi mailakoek, aldiz, 600na euro.


Sari berezi hauetara aurkeztu ahal izateko ezinbesteko baldintza da Lanbide Heziketako ikasketak Nafarroan amaitu izana, 2006-2007 ikasturtean, amaiera kalifikazioa 8 izanik gutxienez, erdi mailan, eta 8,5 goi mailan.


2006-2007 ikasturtean heziketa zikloa amaitu duten LHko ikasleen artean espediente onena izan dutenei departamentuak ematen dizkien sari hauetarako hautagaiak aukeratzeko eskabideen balorazio akta irakurri du Jesús Mª Arbea Politek, Plangintzaren eta Lanbide Heziketaren Ataleko buruak. Hautapen batzordeko kideak hauek izan dira: Javier Navallas Rebolé, Amaya Bordonaba Ruiz, Alberto Beriáin Tanco, José Mª Irazoqui Elgorriaga, Esther Monterrubio Ariznabarreta, Juan Miguel Vicente Errea, Javier Baigorri López, Víctor Lerga Abete eta Jesús Mª Arbea Polite.


Saritutako ikasleak eta haien familiak ez ezik, ekitaldian izan dira halaber hautapen batzordeko kideak eta ikastetxeetako ordezkariak. Kontseilariarekin batera, berriz, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendaria nagusia, Pedro González Felipe, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Navallas Rebolé.


Deialdi honetara erdi mailako zikloetako 23 ikasle tituludun aurkeztu dira, eta goi mailako zikloetako 49; hautapen batzordeak horien artean aukeratu ditu saritutakoak, ikasketa espedientea eta prestakuntza eta lanbide arloko beste merezimendu batzuk kontuan hartuta.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa