(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen udako jardueretan 1.300 gazte baino gehiagok parte hartuko dute astelehena, 2008.eko apirilak 7

Auzolandegiek eta atzerriko hizkuntza ikastaroek osatuko dute eskaintza


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, jarduera sorta zabala eskaintzen du uda honetarako, baita auzolandegiak eta atzerriko hizkuntza ikastaroak ere; guztira 12tik 30 urtera bitarteko 1.300 gaztek izanen dute horietan parte hartzeko modua.


Aukeretako bat Udako jarduerak-Nafarroa gaztea 2008 da, 12tik 21 urtera arteko gazteei zuzenduta, beste autonomia erkidego eta herrialde batzuetako gazteekin batera hainbat jardueratan aritzeko. Eskaintzan 50 jarduera desberdin ageri dira, hala nola, kale animazioa, uretako kirolak, ingurumen arlokoak, piragua eta senderismoa, hipika, espeleologia, eta abentura anitzekoak. Jarduerak Nafarroan (Doneztebe edo Urbasa) nahiz beste autonomia erkidego batzuetan gauzatuko dira (Andaluzia, Asturias, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Galizia, Errioxa, Murtzia, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Valentziako Erkidegoa); baita atzerrian ere (Britainia Handia, Italia, Txekia edo Alemania). Nafarroako Gazteriaren Institutuak 1.180 toki eskaintzen ditu guztira modalitate honetan, 166 toki Nafarroan, 564 beste autonomia erkidego batzuetan eta 284 atzerrian.


Jardueretan parte hartzeko interesa dutenek aurreinskripzioa egin beharko dute apirilaren 25a baino "Esan…Telefono gaztea" 902 230 400 telefonoaren bitartez, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:30etara. Gazte bakoitzak hiru ataletan eman dezake izena, baina jarduera bakar batean atal bakoitzeko. Izena ematean zenbaki bat esleituko zaio bakoitzari, zozketa egin ondoren dagokion inskripzioaren ordena adieraziko duena; zozketa apirilaren 28an eginen da goizeko 10:00etan "Fuerte del Príncipe" Gazteen Egoitzan. Zozketa horren bitartez atal bakoitzean izena emateko ordena ezarriko da, eta emaitzak prentsan, Nafarroako Gazteriaren Institutuko iragarki oholean, egoitzan bertan, www.navarra.es webean eta Tafalla, Lizarra eta Tuterako gazteentzako argibide bulegoetan emanen dira argitara.


Inskripzioak zozketako zenbakitik aurrera eginen dira ezarritako egunetan, Iruñeko Fuerte del Príncipe Egoitzan eta Tafalla, Lizarra eta Tuterako bulegoetan.


Informazio gehiago nahi dutenek "2008ko uda" izeneko esku-orria eskuratu dezakete, euskaraz eta gaztelaniaz, eta argibide gehiago ikusi interneteko www.navarra.es helbidean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Actividades de verano
Campos de trabajo
Cursos de idiomas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa