(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Corellako saihesbidearen udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi du

astelehena, 2008.eko apirilak 7

Nafarroako Gobernuak Corellako saihesbidearen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi du gaurko bilkuran. Aipatu proiektua Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua da.


Proiektuaren helburua Corellako saihesbidearen trazadura definitzea da. Proiektua 2002-2009 aldiko Nafarroako II. Errepideen Plan Zuzendariaren barrenean aurreikusten da, izan ere, Eskualdeko Sarearen barreneko 81. jarduera baita. Proiektu honen bidez, Rincon de Sototik Correllara doan NA-161 errepidea eta Iruñerik Madrilera doan N-113 errepidea lotu nahi dira, Corellako hirigunetik igarotzea saihesteko xedez.


Proiektua jende aurrean jarri zen 2007ko abenduan eta hiru alegazio aurkeztu ziren, bata Corellako Udalaren izenean, bestea herriko alkatearena, eta hirugarren bat enpresa pribatu batena. Lehenak eta hirugarrenak bat egiten zuten beren planteamenduetan, beraz, modu beretsuan ebatzi ziren.


Korellako Udalaren izenean Cristina Arellano García-k aurkeztu zuen alegazio-idazkia, ondoko lau eskaera hauekin:


-Trazadura aldatzea Corellako 3 poligonoko hiru lursailetan igarotzerakoan, izan ere, hantxe aurreikusten baita Sic Lazaro S.L. enpresaren handitzea.


-Saihesbidearen trazadura aldatzea aipatu poligonoan kokatutako beste enpresa bati kalterik ez egiteko xedez.


-5. poligonoan aurreikusten den trenbide-pasaguneak eten egiten du ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa La Estanca aintzirara doazen bi bidetan (Olabeko Iturrikoa eta La Estancakoa). Hortaz, trenbide-pasagunearen ordez errepidearen gaineko pasabidea jartzeko eskatzen da.


-Alhama ibaiaren gaineko zubia kokatzen den gunean moztu egiten da ibaiaren ertzetik doan bidea eta horren ondorioz, erabiltzaileak behartuta daude iztulingurua egiteko. Beraz, zubi azpian bidea mantentzeko eskatzen da.


Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak lehendabiziko bi alegazioak onetsi ditu eta saihesbidearen trazadura aldatuko da aipatu bi enpresei egiten ahal zaizkien afekzioak gutxiagotzeko. Hirugarren alegazioa ere oesten da, hortaz, saihesbidearen gaineko pasabidea eginen da (trenbide-pasabidearen ordez) eta bideak iparraldean lotuko dira.


Azkenik, laugarren alegazioa ere onetsia izan da, hortaz, bidea mantenduko da zubiaren azpian, ur-goraldietan bidea erabilgaitza izanen dela ohartarazten bada ere. Egun horietan zubiaren inguruetan proiektatu den azpiko pasabidea erabili beharko da. Pasabidea oraingo bidearekin lotuko da saihesbideko ezpondaren ertzetik doazen bi bide berriren bitartez.


Javier Navarro Corellako alkateak alagazio baten bidez eskatua zuen bi norabideetako errei kopurua handitzeko saihesbidearen hegoaldeko biribilgunearen eta NA-6810 eta N-113 errepideek bat egiten duten gunearen arteko tartean. Halaber, NA-6910 eta N-113 arteko sarbideetan biraketa-erradioa handitzeko eskatua zuen.


Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak erantzun dio errepide berriaren errei kopurua eguneko ibilgailu-kopuruaren arabera zehazten dela eta haren ustez kasu honetan ez dela beharrezkoa handitzea. Halere, bai errei kopurua zein biraketa-erradioak handitzea eraikuntza proiektuan ikertuko dela gaineratzen du.


Hirugarren alegazioa Sic Lazaro SL enpresak egin zuen eta bat egiten zuen Correlako Udalak egindakoarekin. Beraz, onetsia izan da.


Dokumentazioa:
Información completa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa