(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bideko Ama Birjina Ospitaleak haur eta gazteentzako telebista kanal bat jarri du abian, pediatriako geletan asteazkena, 2008.eko apirilak 9

Zerbitzu berria Antena 3 Fundazioak eskainiko du, eta hain justu, denbora pasako eta medikuntzako informazioari buruzko programak emanen dituzte, ospitalean dauden haur eta gazteei egokituta


Kutz kontseilaria eta Carmen Vierger Morales Antena 3 Fundazioko zuzendaria.

Kutz kontseilaria eta Carmen Vierger Morales Antena 3 Fundazioko zuzendaria. ( irudia handitu )

María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilaria Bideko Ama Birjina Ospitalean izan da gaur goizean. Bertan, hain zuzen ere, haur eta gazteentzako telebista kanal bat jarri dute abian, pediatriako geletan. Zerbitzu berria Antena 3 Fundazioak eskainiko du, eta horretarako, akordio bat izenpetu zuen, iazko azaroan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin.


Haur eta gazteentzako telebista kanal berriak denbora pasako eta medikuntzako informazioari buruzko programak emanen ditu, ospitalean dauden haur eta gazteei egokituta. Programa horien bidez tratamenduei eta ospitaleko egonaldiari buruzko zenbait alderdi azalduko dizkiete ospitalean dauden haur eta gazteei. Programek bi helburu izanen dituzte: batetik, ospitalean dauden haur eta gazteei denbora pasatzen laguntzea, denbora pasako programen bidez; eta bestetik, ezaguerak ematea, ospitalean egoteak eragiten duen estresa txikitzeko. Trebakuntzaren arloko edukiak zerbitzua eskainiko duen kateak berak ekoiztuko ditu, eta Espainiako Pediatria Elkarteak eta Espainiako Psikologoen Elkargoak gainbegiratuko ditu.


Telebista kanaleko programak satelite bidez emanen dituzte, publizitaterik gabe. Bost eta hamabost urte arteko haur eta gazteentzako programak izanen dira; hau da, pediatria eremuan ospitaleratuta dauden haur eta gazteentzako programak. Arratsaldez emanen dituzte, bi bloketan: 15:00etatik 17:30era, eta 18.00etatik 20:00etara.


Telebista zerbitzua hogeita hamar ospitaletan eskaintzen dute dagoeneko. Madrilen, Bartzelonan, Murtzian, Gaztela-Mantxan eta Iruñeko Klinika Unibertsitarioan, hain justu.


Telebista kanala abian jartzeko ekitaldira honako hauek bildu dira: Kutz kontseilaria bera; Carmen Vierger Morales Antena 3 Fundazioko zuzendaria; Fernando Boneta Beorlegui Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria; Enrique Bernaola Iturbe Pediatria Zerbitzuko zuzendaria; eta María Sagaseta de Ilúrdoz aipaturiko zerbitzuko mediku laguntzailea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa