(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Andaluziako Turismo eta Garapen Azokan parte hartu du, Sevillan osteguna, 2008.eko apirilak 10

Nafarroako Foru Komunitateak Sevillan egin den Andaluziako Landa Turismo eta Garapen Azokan, Ferantur izenekoan, aurkeztu ditu bere proposamen turistikoak.


Nafarroako erakustokia

Nafarroako erakustokia. ( irudia handitu )

Andaluziako hiriburuko Erakusketa eta Biltzar Jauregia izan da ekitaldiaren egoitza, eta 25.000 pertsona ingururen bisitak jaso ditu. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren ekintza hau Turismo Zuzendaritza Nagusiak 2008rako ezarri duen sustapen turistikorako operazio planaren barruan dago.


Oraingoan, Nafarroak diseinuko erakustoki batekin parte hartu du: 72 metro koadro zituen, bi gunetan antolatuta, batetik erakusmahaia eta bestetik enpresendako modulu bat, sektoreko profesionalekin bilerak egiteko. Bisitariei eskainitako informazioa bi gairen ingurukoa izan da nagusiki, Nafarroak eskaintzen dituen lojamendu turistikoak, batez ere Pirinioetakoak; eta gure erkidegoan naturarekin lotuta bete daitezkeen jardueren eskaintza.


Andaluzia Nafarroarentzat goraka doazen merkatuetako bat da. Nafarroara gaur egun etortzen den turista aztertuta, andaluziarrak turista nazionalen %7,9 dira, %13,1, Sanferminetako turistez ari baldin bagara; andaluziarrak dira landa turismoa egiten duten bisitarien %7,7, eta Donejakue Bidea egiten duten erromes nazionalen % 3,9.


Iaz 25.000 andaluziar baino gehiagok eskatu zuen informazioa Nafarroako Turismo Bulegoen sarean. Erkidego hartako bisitarientzat, erakargarriak dira bertako paisaiak eta bizimodu lasaia. Lasaitasuna, gastronomia, ardoak eta Nafarroako jaiak dira andaluziarrek gehien estimatzen dituzten elementuak.


Ferantur azokari dagokionez, laugarren urte honetan finkatzea lortu du, eta turismo alternatibo honen arloko erreferentzia den hitzordu bilakatu da. Azokaren helburu nagusia landa eremuetako garapen iraunkorraren inguruan kontzientziatzea eta hura bultzatzea da. Gastronomiari buruzko arloak ere leku nabarmena izan du.


Sevillako Erakusketa eta Biltzar Jauregiak hartu ditu azokako partaideak -75 erakusle eta 707 erakusle kide-, ia 14.400 metro koadroko espazioan. Lau egunetan, ekitaldien egitaraua jardunaldi teknikoek, profesionalen arteko bilerek, merkataritzako harremanek, dastatzeek, katek, erakusketek edo emanaldiek osatu dute. Horrez gain, kanpoan bisitari gazteagoentzako jarduerak ere gauzatu dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa