(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Nafarroako Erresuma" 2008ko Turismo Sariak proposaturik, kategoria eta modalitate guztietan ostirala, 2008.eko apirilak 11

Saritutakoak Erdialdeko Partzuergoa, ANAPEH, Baztan-Urdazubiko Donejakue Bidearen Lagunak, Fiteroko Bainuetxea, Rodero Jatetxea eta Senda Viva izanen dira


Erdialdeko Partzuergoa, Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH), Baztan-Urdazubiko Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea, Fiteroko Bainuetxea, Rodero Jatetxea eta Senda Viva izan dira "Nafarroako Erresuma" 2008ko Turismo Sariak jasotzeko proposatutakoak, kategoria eta modalitate desberdinetan. Era berean, Los Iruñako musika taldeari ere ohorezko aipamena ematea proposatu da.


Nafarroako Turismoaren Kontseilua, Nafarroako Gobernuaren turismoaren arloko kontsulta eta aholku organoa, gaur bildu da Nafarroako Artxibo Nagusian, eta hirugarren urtea duten sari hauetarako proposamenak luzatu dizkio Gobernuari. Sariak datorren maiatzaren 5ean, arratseko 8etan Baluarten eginen den Turismoaren Galan zehar emanen dira. "Nafarroako Erresuma" sariek sektorean egiten den lanaren aintzatespen eta pizgarri izan nahi dute. Horrekin batera, beste xede bat dute, gizarteak sektore honetako eragileek, enpresaburuek eta langileek betetzen duten lana baloratzea alegia.


Aurtengo hautagaiak hauek izan dira: toki entitateen, turismo partzuergoen edo erakunde publikoen kategorian, Urdazubiko Udala, Erdialdeko Partzuergoa, Corellako Udala, Izabako Udala eta Plazaolaren Partzuergoa. Erdialdeko Partzuergoa izan da irabazlea.


Enpresa elkarteen kategorian proposatutakoak, berriz, hauek izan dira: ANAPEH, Kanpin Elkartea, Aturina eta Abelore. Irabazlea Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea izan da (ANAPEH).


Turismoko beste elkarte batzuen atalean, proposatutakoak izan dira Cederna Garalur, Donejakue Bidearen Ardoaren Ibilbidea, Urdazubiko Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea eta Mendi-Behera Elkartea; horien artean, Urdazubiko Donejakue Bidearen Lagunen Elkartea aukeratu dute.


Lojamenduei dagokienez, sarirako hautagaiak hauek izan dira: Joyosa Guarda, Fiteroko Bainuetxea eta Joxepi Miura. La Perla Hotelak atzera egin zuen, eta irabazlea Fiteroko Bainuetxea izan da.


Jatetxeen ataleko sarirako hautagaiak Rodero, sariduna azkenean, , Maher, Castillo de Gorraiz eta Molino de Urdániz izan dira.


Azkenik, bitartekaritza eta zerbitzuen arloan, proposatukoak hauek izan dira: Senda Viva, Novotur, Pamplona Convention Bureau y CR Listen. Aurtengo saria Senda Vivak jaso du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa