(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2008ko Batxilergoko Sari Bereziak, "Ansoleaga" Sariak, Ortografiako Sariak, eta Biologia, Fisika, Kimika eta Matematikako Olinpiadetako Sariak eman dituzte asteazkena, 2008.eko apirilak 16

Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilaria sari banaketa bateko buru izan da, gaur goizean, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan. Hain zuzen ere, honako sari hauek banatu dituzte: Batxilergoko Sari Bereziak, Hispanoamerikako Ortografia Lehiaketako Sariak, "Florencio Ansoleaga" Fundazioko Sariak, eta 2006-07 ikasturteko Biologia, Fisika, Kimika eta Matematikako Olinpiadetako Sariak.


Pérez-Nievas kontseialria saritutakoekin.

Pérez-Nievas kontseilaria, saritutakoekin. ( irudia handitu )

Batxilergoko Sari Berezia emateko, proba berezi bat egiten diete notarik onenak dituzten ikasleei (ikasketa espedientean 8,75 puntuko batez besteko nota duten ikasleek egin dezakete proba). Saria ikasketa espedientean agertzen da, eta jaso duten ikasleek unibertsitateko lehenengo ikasturteko matrikula doan egiteko aukera izaten dute, baldin eta unibertsitate publiko batean hasten badira. Gainera, 450 €, diploma bat, eta liburu sorta bat jasotzen dituzte. Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: Goizane Ros Bernaola, Iruñeko San Fermin Ikastolakoa; Iosune Baraibar Argota, Iruñeko Luis Amigó Ikastetxekoa; Jaime Agudo Canalejo, Iruñeko San Cernin Ikastetxekoa; eta Iván Juarros Aranguren, Iruñeko Plaza de la Cruz BHIkoa.


Hispanoamerikako Ortografiako VIII. Lehiaketan parte hartu duten ikasleek ondoz ondoko sailkapen probak egin behar izan dituzte, irabazlea erabaki arte. Irabazleak, diploma bat eta liburu sorta bat jaso, eta Foru Komunitatea ordezkatu ohi du lehiaketako fase nazionalean. Aurtengo irabazlea Pablo Robles Libedinsky izan da, Tuterako Valle del Ebro BHIkoa.


Era berean, Florencio de Ansoleaga Fundazioko Sariak banatu dituzte; hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Ikasketetako (Diplomatura) espedienterik onenari eta Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko espedienterik onenari ematen dieten saria. Aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: Edurne Samaniego Ochoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Irakasle Ikasketak egin dituena; eta Raquel Azcona Andueza, Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko Batxilergoko espedienterik onena izan duena. Biek ere Diploma bat eta liburu sorta bat jaso dituzte. Liburuak Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean aukeratu beharko dituzte (300 €-ko balioa).


Olinpiadak


Fisika eta Matematikako Olinpiadak Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen ditu. Parte-hartzaileek gai horietako ariketak egin behar izaten dituzte, eta nolabaiteko zailtasuna duten probak izaten dira. Biologiako Olinpiada, berriz, Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Fakultateak antolatzen du. Parte-hartzaileek hirurogeita hamabost itemeko testa egin behar izaten dute. Ezaguera zehatzak, gogoeta egiteko bizkortasuna eta gaiak lotzeko ziurtasuna izatea eskatzen duen proba da; izan ere, galdera bakoitzerako erantzun gisa bost aukera ematen dituzte, eta bakarra izaten da zuzena, logika zientifikoari jarraiki. Puntuazioan izan daitezkeen berdinketak ebazteko, beste galdera bat proposatzen dute, garatzeko.


Kimikako Olinpiada Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren programa bat da, Espainiako Kimikarien Elkartearekin eta Espainiako Kimikako Sozietatearekin elkarlanean antolatzen duena. Foru Komunitatean, Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkargoak antolatzen du. Autonomien faseko probak Zaragozan egiten dituzte, eta fase horretako irabazle guztiek fase nazionalean parte hartzen dute. Urtero Espainiako hiri bat hautatzen dute fase nazionala egiteko.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Escuchar este acto
Ver este acto

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa