(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Apirilaren 23an "¿Qué es emprender para ti?" haurrentzako hirugarren marrazketa lehiaketako lanak aurkezteko epea amaituko da osteguna, 2008.eko apirilak 17

Lehiaketaren helburua da Lehen Hezkuntzako ikasleei enpresek gizartean duten garrantziaren berri ematea


2007. urteko marrazkiak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, CEIN sozietate publikoaren bidez (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa), eta Nafarroako Kutxaren laguntzarekin (Eurecan plataformaren bidez), "¿Qué es emprender para ti?" (Zer da, zure ustez, ekitea?) haurrentzako hirugarren marrazketa lehiaketaren deialdia egin du. Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei eta hezkuntza bereziko ikastetxeei zuzendutako lehiaketa da, hain justu. Ekimena Nafarroako Ekintzaileen Eguneko (maiatzaren 8a) ekitaldien programaren baitan dago.


Dagoeneko izena eman duten ikastetxeek datorren asteazkenera arte aurkeztu ahal izanen dituzte jatorrizko lanak (apirilaren 23ra arte).


CEIN zentroak eta Eurecan plataformak (Nafarroako Kutxako plataforma, enpresa sortzaileei sostengua ematea helburu duena) ikasgeletan ekintzailetza espiritua hedatzea dute helburu, eta hartara, ikasleek ekitearen esanahia uler dezaten lortzea. Gainera, enpresen sorkuntzarekin zerikusia duten kontzeptuak ezagutu ditzaten nahi dute, sormenaren bidez. Lehenengo lehiaketa 2006an egin zuten, eta harrezkero, 8-10 urteko 600en bat ikaslek parte hartu dute bertan.


Neska-mutikoek ekintzaileen eta enpresen sorkuntzaren gainean duten ustea adierazi behar dute euren lanetan, eta baita enpresa jardueretako zenbait alderdi ere, hala nola ekimena, arriskua edo sormena.


Aurtengo lehiaketan hiru kategoria ezarri dituzte: Lehen Hezkuntzako 3. maila, Lehen Hezkuntzako 4. maila eta hezkuntza bereziko ikastetxeak (azkeneko kasu horretan, parte-hartzaileak edozein maila eta adinetakoak izan daitezke). Kategoria bakoitzean honako sari hauek emanen dituzte: bideo-jokoen kontsola bat (lehenengo saria), Senda Viva Parkerako lau sarrera (2. saria) eta margoen maletatxoa (3. saria). Marrazki gehien eta onenak aurkezten dituen ikastetxeak, bestalde, eskuko ordenagailu bat jasoko du sari gisa.


Aurkeztutako marrazkietako batzuekin erakusketa eginen dute, Iruñeko Civican aretoan, maiatzaren 1etik 6ra bitarte, eta gainera, www.diadelemprendedornavarra.es webgunean ere ikusgai egonen dira. Marrazki irabazleak (bederatzi orotara, hiru kategoria bakoitzean) ikusleek hautatuko dituzte; hots, Civican aretoko erakusketara joaten direnek edo aipaturiko webgunean sartzen direnek.


Aurreko urteetan bezalaxe, sariak maiatzaren 8an banatuko dituzte, Baluarten, Nafarroako Ekintzaileen Egunean. Topaketak Nafarroan ekintzailetza sustatzea izanen du helburu, eta hogei jarduera inguru eginen dituzte, ekintzaile, enpresaburu eta enpresen munduko espezialisten parte-hartzearekin. Ekintzaileen Eguna Nafarroako Gobernuak (CEIN zentroaren bidez) eta Industria Ministerioak sustatzen dute, eta enpresen sustapenarekin zerikusia duten Foru Komunitateko 27 erakundek parte hartzen dute berorren antolaketan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa