(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoak gehiegizko abiaduraren kontrolak eginen ditu, apirilaren 27ra arte, Foru Komunitateko errepideetan osteguna, 2008.eko apirilak 17

Gainera, radarrak detektatzeko sistemen erabilera kontrolatzen ari da, eta baita gainerako gidariei poliziakideen kontrolen berri ematen ote zaien egiaztatzen ere


Foruzaingoa gehiegizko abiaduraren kontrolak egiten ari da Foru Komunitateko errepideetan (tokiko eta eskualdeko errepideak, autobideak eta autopistak). Trafikoko Zuzendaritza Nagusia kanpaina bat egiten ari da, apirilaren 27ra arte (igandea), abiadura mugak ez gainditzeko beharraren gainean gidariak kontzientziatzeko, eta Foruzaingoaren kontrolak kanpaina horren baitan dauden kokatuta.


Kontrolak goizez eta arratsaldez egiten dituzte. Txanda bakoitzean hiru kontrol egiten dituzte, eta ordubeteko iraupena dute. Gainera, edukiera handiko errepide batzuetan kontrol intentsiboak programatu dituzte, eta gutxienez ere bide segurtasuneko hiru patruila ari dira jakinarazpenak egiten.


Radarrak detektatzeko gailuak atzemateko sistemak erabiltzen ari dira Trafikoko poliziakideak, eta gainera, isunak jartzen ari dira gainerako gidariei poliziakideen kontrolen berri emateko argiak edo bestelako sistemak erabiltzen dituztenei. Bestalde, errepideetan beste gorabeheraren bat dagoenean kontrolak bertan behera utzi behar ez izateko, Argiketen brigadak indartu eginen du, apirilaren 27ra arte, Iruñeko ingurabideetako bide segurtasuneko zerbitzu berezia.


Kontrolak ezartzeko, istripu eta arau-hauste gehien jazotzen diren guneak eta tarteak hartzen ditu kontuan Foruzaingoak, eta guztira, lau radar tresna dituzte.


Kanpainan Iruñea eta Tuterako polizia etxeetako poliziakideak ari dira, bide segurtasuna arriskuan jartzen duten jokabideak zuzentze aldera. Izan ere, gehiegizko abiadurak istripu asko eragiten ditu, eta gainera, istripuen ondorioak larriagotzen ditu. Kanpainaren azken xedea da gehiegizko abiadurak eragindako istripuetan lagun gutxiago hil eta zauritu daitezen lortzea. 2007an, 327.724 ibilgailuren abiadura kontrolatu zuen Foruzaingoak, eta 6.885 gidariri salaketa egin zien.


Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, hildakoak eragin zituzten 2.415 istripu jazo ziren, iaz, Espainia osoan; eta orotara, 2.741 hildako eta 3.000 zauritu eragin zituzten. Gainera, lau istriputik bat abiadurak eragin zuen. 1.000 lagunetik gora ibilgailua bidetik ateratzeagatik hil ziren, eta gogoan izan behar dugu gisa horretako istripuetan abiadurak eragin zuzena izaten duela. Gainera, gehiegizko abiadurak istripuetako ondorioak larriagotzen ditu. Istripu horiek guztiak saihestu izan balira, 600 pertsona gutxiago hilen ziratekeen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa