(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroarik kanpoko ospitaleetan tratatutako Osasunbideak pazienteen laguntzaileen dietak onetsirik

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat onetsi du gaurko bilkuran Foru Erkidegotik kanpoko ospitaleetara bidalitako Osasunbideko gaixoentzako bidaietarako, ostaturako eta otorduetarako dietak eta beren araubidea aldatzen dituena.


Aipatu dekretuan bi aldaketa sartu izan dira funtsean aurreko araudiarekin konparatuta (2001ekoa da). Alde batetik, dieten zenbatekoa gaurkotu egin da, eta beste aldetik, dietak jasotzeko eskubidea aitortzen zaie Nafarroatik kanpoko ospitaleetara bidalitako pazienteen laguntzaileei.


Gaixoak laguntza ingresatu gabe jaso behar badu, hau da, erregimen anbulatorioan, gehienezko dieta pertsonako eta eguneko 30 eurokoa izanen da.


Osasun laguntza gaixoa ingresaturik dagoela ematen bazaio, dieta laguntzaile baimenduari baizik ez zaio emanen: gehienez 30 euro eguneko.


Gaixoak Nafarroatik kanpo hamabost egunetik gora egon behar badu, hamaseigarren egunetik aitzina, ostaturako eta otorduetarako gehienezko dietak ezingo dira izan 30 eurotik goitikoak, laguntzaile baimenduarentzako dieta barne.


Justifikatutako gastua aipatu zenbatekoak baino txikiagoa izanen balitz, fakturen zenbatekoa ordainduko litzateke bakarrik.


Kanpora bidalitako Osasunbideko pazienteek garraio gastuak jasotzeko eskubidea ere badute, alegia, beren herrietatik ospitalera eta itzulia.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa