(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ripagaineko eta “Iruñerria Nafarroako Ubidetik Hornitzeko” Proiektu Sektorialak aldatzeko espedientea izapidetzea onetsi da

astelehena, 2008.eko apirilak 21


Nafarroako Gobernuak erabaki bana hartu ditu Ripagaineko eta “Iruñerria Nafarroako Ubidetik Hornitzeko” Udalez gaindiko Proiektu Sektorialak aldatzeko espedienteen izapidetzeari hasiera ematen diotenak. Ripagaineko proiektuan Burlatako Udala da sustatzailea eta bestean, berriz, Iruñerriko Mankomunitatea.


Bi espedienteak jende aurrean jarriko dira hilabeteko epeaz eta aldi berean audientzia emanen zaie ukitutako udalei. Horretarako, espedienteak kontsultatzen ahal dira Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, 2. maila, Iruñea) eta egoki jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ahal dira.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa