(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak sortu ditu Gobernuak, eta urtero emanen dituzte asteartea, 2008.eko apirilak 22

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Foru Agindu bat sinatu du, eta hartara, Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak sortu ditu.


Horrela bada, Nafarroako Kultura Kontseiluaren akordio bat mamitu dute; izan ere, urtero artea sustatzeko hiru sari (Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak) emateko proposamena egin zion Kultura eta Turismo Departamentuari. Irabazleek sari ekonomiko bat jasoko dute, Nafarroako Gobernuak nafar sortzaileei ematen dizkien laguntzen eta beken osagarri gisa. Gainera, Departamentuaren arabera, artistak euren ibilbide profesionaletan jardun daitezen sustatuko dute Sarien bidez.


Foru Aginduan Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sarien Erregelamendua ere onartu dute, eta 75.000 euroko gastua baimendu dute, 2008ko sariak emateko.


Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariek 35 urtetik beherako artistak, egileak eta ikertzaileak treba daitezen sustatzea izanen dute helburu (Nafarroan jaioak edo erroldatuak). Sari ekonomikoa irabazleen ibilbide profesionalari bultzada emateko izanen da. Sarietako bat, gainera, ezintasunen bat duten pertsonentzat izanen da, euren integrazioa sustatze aldera.


Hautagaiak Nafarroako Kultura Kontseiluan aurkeztu beharko dira, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte, urtero. Gainera, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideek, bertako batzordeetako kideek edo legez osatuta dauden kultur erakundeek ere proposa ditzakete hautagaiak. Aurtengo proposamenak maiatzaren 31ra arte egin ahal izanen dira. Nafarroako Kultura Kontseiluak 2008ko ekainaren 30a baino lehen eginen ditu Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak emateko proposamenak.


Hautagaiek euren proposamena justifikatzen duen merezimenduen azalpen arrazoitua aurkeztu beharko dute, Kultura eta Turismo Departamentuko erregistroan (Kulturaren Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritako tokietan.


Nafarroako Kultura Kontseiluak, Osoko Bilkuran, Artea Sustatzeko "Vianako Printzea" Sariak emateko proposamena eginen dio Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari. Proposamena egiteaz gain, tutoreak edo hezitzaileak izendatuko dituzte (Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak), irabazleen trebakuntza prozesuaren eta sormenaren jarraipena egiteko, saria jaso osteko urtean. Jarraipen aldia amaitu ondoren, tutore edo hezitzaileek artista sarituen bilakaeraren berri emanen diote Nafarroako Kultura Kontseiluari.


Ezintasunen bat duten hautagaien kasuan, baldintza hori ziurtatu ezin badute, edo saririk merezi ez badute, saria nahikoa merezimendu badituen beste artista bati emateko proposatu ahal izanen du Nafarroako Kultura Kontseiluak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa