(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak plan bat bultzatuko du langile publikoek beren lanpostuetan jasaten dituzten erasoei erantzuna emateko asteartea, 2008.eko apirilak 22

2006. urtearen amaieran lantzen hasi zen dokumentua Caballero kontseilariak aurkeztu du prentsaurreko batean


Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martínezek lanpostuan jasaten diren kanpoko erasoen aurkako prebentzio eta ekintza plan orokor bat abiaraztea onetsi du, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztiei zuzenduta.


Arrisku berezia duten taldeak identifikatzeaz gain, arazoa jasaten dutenei osasun laguntza eta abokatuarena bermatzen die, bai eta gertatutakoa ikertzea ere. Era berean, beste zenbait konpromiso ere hartzen ditu, besteak beste, langileei prebentzio neurrien arloan prestakuntza ematea, erasoak erregistratzea eta herritarrak kontzientziatzeko kanpainak sustatzea erabiltzaileen eskubide eta betebeharren inguruan.


Caballero kontseilariak prentsaurreko batean aurkeztu du plana, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Segurtasun eta Osasuneko Koordinazio Batzordeak aho batez oniritzia eman ondoren. 2006ko urrian, batzorde horretan hiru lan-talde eratu ziren, Gobernuko eta sindikatuetako ordezkariek eta teknikariek osatuak, egoera aztertzeko administrazioak, laneko arriskuen ondorioetarako, dituen hiru esparruetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua, Hezkuntza Departamentua eta Administrazio Erroa.


Erasoen eraginari eta dauden segurtasun sistemei buruzko ikerketaren emaitzak eta prebentzio neurrien proposamenak honakoek azaldu dituzte prentsaurrekoan: José Maria Ayerra Lazcanok, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak; Francisco Javier Esparza Sánchezek, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapen eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak; eta Gregorio Eguílaz Gogorzak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak.


Laneko indarkeria langileen osasuna eta segurtasunerako arriskua da, zabaltzen ari dena, bereziki laguntza izaera duten zerbitzu publikoetan edo erabiltzaileekin harreman zuzen eta etengabea duten lanpostuetan. Plan Orokorraren arabera, mehatxua da, halaber, antolakundeen eraginkortasunerako eta arrakastarako.


Dokumentu honen bitartez, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du laneko arriskuen faktoreen desagerpena, prebentzioa eta kontrola lortzeko baldintzak sortzeko konpromisoa, hainbat alderdi aintzat hartuta, oinarrizkoenetatik hasita, hau da, indarkeria ekintza oro esplizituki arbuiatzea, biktimei babesa ematea eta gertaera hauen aurrean prebentzioa eta zaintza ezartzea, desagerrarazteko, ondorioak ahalik eta txikienak izan daitezen eta jarduerak lehenbailehen jarraitzea bermatze aldera.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver rueda de prensa
Escuchar rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa