(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak Toki Erakundeetarako Aholkularitza Teknikoko Eskualdeko Bulego bat inauguratu du, Agoitzen asteartea, 2008.eko apirilak 22

José Carlos Esparza Sáez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko kontseilariak Toki Erakundeetarako Aholkularitza Teknikoko Eskualdeko Bulegoen Sareko egoitza bat inauguratu du, Agoitzen. Sarea NASURSA (Nafarroako Etxebizitzetarako Lurzorua, S.A.) sozietate publikoak kudeatzen du.


Bulego berrian Pirinio inguruko toki erakundeen eta herritarren kontsultak jasoko ditu, aurrerantzean. Honako gai hauei buruzko kontsultak izanen dira, besteak beste: zaintza eta zaharberritzea; eraikuntzaren edo lurzoruaren erabileraren arloko plangintza, kudeaketa eta esku-hartzea; tokiko izapideak, prozedurak, lanak eta inbertsioak.


Agoitzeko bulegoa Trinquete kaleko 13.ean dago, eta bertan arkitekto bat, aparejadore bat, eta administrari bat jardunen dira. Bulegoa astelehenetik ostiralera egonen da zabalik, 9:00etatik 14:00etara, eta baita bi arratsaldetan ere (horretarako 948334354 telefono zenbakian aldez aurretiko txanda hartu beharko da).


Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoek eta Hirigintzako Artapeneko Zerbitzuek (Lizarra, Burlata, Tutera, Tafalla, Sakana eta Iruñean daude) egindako esperientziak aprobetxatzen ditu Sareak, zerbitzu hori ez zuten lurralde mugapeetan bulego berriak egiteko, eta hartara, Foru Komunitateko toki erakunde eta herritar guztiei zerbitzua eman ahal izateko.


Sarea joan den otsailean inauguratu zuten, eta dagoeneko hiru bulego eta hamaika langile ditu. Honako bulego hauei buruz ari gara: Doneztebeko Juansenea Etxeko bulegoa, Baztan-Bidasoa eremuari zerbitzua eskaintzen diona, eta Zangoza eta Agoitzeko bulegoak, Pirinio inguruari zerbitzua emanen diona. Aholkua behar duten pertsonek joan-etorri handiak egin behar ez izateko, NASURSA sozietateak jendaurreko bi arreta gune ezarri ditu, Nabaskozen eta Ariben. Bertan, Nabaskozeko Kontzejuak eta Aezkoa Ibarreko Batzarrak eskainitako lokalak erabiliko dituzte, hurrenez hurren.


Pirinioak-Agoitz Eskualdeko Bulegoa abian jartzeko 301.762 euroko inbertsioa egin behar izan dute, eta hartara, Pirinioen Garapenerako Plan Estrategikoko proiektuetako bat gauzatu dute.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Intervención del consejero
Municipios

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa