(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Medicus Mundi elkarteak elkarlanerako hitzarmen bat izenpetu dute garapenerako lankidetzaren arloan osteguna, 2008.eko apirilak 24

Nazioarteko osasun lankidetzarako proiektuak finantzatuko ditu Afrikan eta Erdialdeko eta Hego Amerikan, bai eta garapenerako heziketakoak ere


Ezkerretik eskuinera, Amilibia, García Malo kontseilaria, eta Álvarez, hitzarmena sinatzerakoan. ( irudia handitu )

. Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bitartez, garapenerako lankidetzaren arloko elkarlanerako hitzarmen bat izenpetu du Nafarroako Medicus Mundi elkartearekin, nazioarteko osasun lankidetzarako proiektuak finantzatzeko Afrikan eta Erdialdeko eta Hego Amerikan, bai eta garapenerako heziketakoak ere, GKGE horrek 2008an gauzatuko dituen proiektuak, hain zuzen. Testua Gizarte Gaietako eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusiak, Marta Álvarez Alonsok, eta Nafarroako Medicus Mundi elkarteko zuzendariak, Alfredo Amilibia Elorzak, izenpetu dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilari María Isabel García Malo buru izan duen ekitaldi batean.


Hitzarmenean jasotakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 1.700.000 eurorekin finantzatuko ditu ekintzak, eta Medicus Mundiren ekarpena, berriz, 931.997 eurokoa izanen da.


Nazioarteko osasun lankidetzarako proiektuak Afrikan eta Erdialdeko eta Hego Amerikan gauzatzen ari dira, zehazki, Afrikakoak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Malin eta Rwandan. Kongoko Errepublika Demokratikoan, Cataractesko osasun barrutian eta Boko-Kivulu eta Mbanza-Ngunguko osasun eskualdeetan Osasun Ministerioak bertako garapen instituzionalerako betetzen ari den ekintzari laguntzea da xedea. Ekintza hori 2003an hasi zen, eta Medicus Mundiren asmoa da haren bitartez Cataractesko osasun barrutiko zuzendaritzako kideen gaitasuna, kudeaketakoa nola teknikoa, indartzea, oinarrizko osasun laguntzako jardueretarako kudeaketa eraginkorreko prozesu bat abian jarriz. Horrekin batera, beste helburu batzuk ere lortu nahi dira: finantza baliabideak hobetu, osasun azpiegiturak birmoldatu eta sendotu, langileen gaitasuna indartu, funtsezko botiken hornikuntza hobetu, eta lehentasunezko eritasunen kontrako programen eraginkortasuna areagotu Boko Kivulu eta Mbanza Ngunguko osasun eskualdeetan.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa