(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak genero indarkeriako espedienteen erregistro osotua izango du, 2009. urte hasieran astelehena, 2008.eko apirilak 28

Sistema aitzindari hau sortzeak 200.000 euroko kostua izango du, eta zerbitzuak hobetzeaz gain, erakunde arteko koordinazioa hobetuko du


Nafarroako Gobernuak Nafarroako Genero Indarkeriaren Biktimen Espedienteen Erregistro Osotua sortzeko kontratua eskuetsi du. Aplikazio informatikoa prest izango da 2009ko hasierarako. Horren bidez, administrazioek eta agente parte-hartzaileek kasu bakoitzean hartutako neurrien gaineko informazio osotua lortu ahal izango dute. Besteak beste, jarritako salaketa kopurua, emakumearen esku jarritako baliabideak (etxebizitza, lana edo programa terapeutikoak) eta bere alde xedatutako babes aginduak ezagutu ahal izango dituzte.


Baliabide honek arreta zerbitzuen kalitatea hobetzeko balioko du, espediente guztien ikuspegi bakarra eskainiko duelako. Horrez gain, Erakunde Arteko Akordioan sartutako Nafarroako Foru Komunitateko erakundeen koordinazioan eragingo du; izan ere, Ikuspegi bateratu, partekatu eta osoa lortzeko lagungarria izango da eta informazioaren sakabanatze eta sinkronizazio arazoak saihestuko ditu.


Erregistro Osotu hau konfiguratuko duen datu basea sortzeak 200.000 eurotan balioztatutako kostua izango du. Gaur hartutako erabaki honen bidez, Justiziako zuzendari nagusiak urte anitzeko gastua egiteko baimena izango du; hartara, 2008an 160.000 euro eta 2009an 40.000 euro bideratuko dira.


Espainian badira jada horrelako esperientziak, hain zuzen ere, Asturiasen. Informazio sistema hau, ordea, aitzindaria izango da, erakunde eta baliabide ugari bilduko dituelako. Hala adierazi zen proiektuaren bideragarritasun azterlanean.


Generoen desberdintasunean oinarritutako gizarte ereduak dakarren egitura arazoari dagokionez, emakume izate hutsagatiko emakumeenganako indarkeria eragiten duten faktoreak modu osotuan aztertu behar dira. Hain zuzen ere, Sexu Indarkeriaren aurka Neurri Osotuak Hartzeko 22/2002 Foru Legeak arazoaren kudeaketa osoa ezarri zuen. Hezkuntza, gizarte eta laguntzari lotutako alderdiak eta familian nahiz elkarbizitzan eragina duen araudi zibilak aintzat hartzen ditu. Izan ere, eraso gehienak bertan izaten dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa