(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Tuterako UNEDek emanen duen kalitate masterraren inaugurazio ekitaldian izan da asteartea, 2008.eko apirilak 29

Tuterako ikastegiak kalitate sistemen gaineko trebakuntza eskainiko die UNEDek Espainian dituen beste 30 ikastegiri


Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea eta Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilaria Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) emanen duen kalitate maisutzaren inaugurazio ekitaldian izan dira, gaur goizean. Hain zuzen, Tuterako ikastegiak trebakuntza eskainiko die UNEDek Espainian dituen beste 30 ikastegiri, kalitate sistemak ezar ditzaten.


Maisutzako zuzendariak Enrique Moreno UNEDeko kalitatearen zuzendari teknikoa eta Luis Fernández Tuterako UNEDeko zuzendaria izanen dira. Ángel Minondo Tuterako UNEDeko kalitatearen koordinatzailea, berriz, zuzendari tekniko jardunen da. Inaugurazio ekitaldia 9:30etik 14:00etara bitarte egin dute, aipaturiko erakundeko ekitaldi aretoan.


Bertara bildu dira, ikasle gisa, maisutzan parte hartuko duten 30 ikastegietako zuzendariak eta idazkariak. Horiek guztiek bi urteren buruan Europako EFQM 200+ ziurtagiria eskuratzeko prest egotea dute helburu.


Ekitaldira bildu dira, era berean, honako hauek ere: Juan A. Gimeno UNEDeko errektorea; Miguel Santamaría UNEDeko Irakaslanaren Kalitate eta Berrikuntzako errektoreordea; Elena Torres Parlamentuko presidentea; Luis Casado Tuterako alkatea; Pedro González Unibertsitateen zuzendari nagusia; UNEDeko errektoreordeak; UNEDek Espainian dituen ikastegietako zuzendariak eta idazkariak; eta Egoitza Nagusiko zuzendaritza taldeko kide batzuk.


UNED nazionalean kalitate sistema ezartzea


UNEDeko Egoitza Nagusiak lehiaketa publiko bat antolatu zuen, Espainiako ikastegien erdiei kalitatearen kudeaketako sistemen gaineko trebakuntza eskaintzeko, eta Tuterako UNED ikastegiari esleitu zioten. Tuterako ikastegia AENOR erakundearen sostenguarekin aurkeztu zen lehiaketara. Beste 14 aholkularitzak ere parte hartu zuten bertan.


UNEDek, beraz, Tuterako egoitza aukeratu du Estatuan kalitatearen kudeaketako sistemak ezartzeko, eta hori Nafarroako ikastegiak duen garrantziaren eta sinesgarritasunaren isla da. Tuterako ikastegiak, hain zuzen, urteak daramatza EFQM metodologia ezartzen bertako prozesuetan. 2003an, gainera, kalitatearen kudeaketako ikastegi pilotu izendatu zuten, UNEDeko gainerako ikastegiei begira, eta 2005eko azaroan, berriz, Europako Kalitatearen Brontzezko Zigilua eman zioten, bertako kudeaketa sistema dela-eta. Espainian Zigilua lortu zuen UNEDeko lehenengo ikastegia Tuterakoa izan zen, hain justu.


Tuterako UNED berariazko proiektuak lantzen eta gauzatzen ari da, unibertsitateko kudeaketa kalitateari egokitzeko, Goi Hezkuntzako Europako Gunearen esparruan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa