(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Suhiltzaileek Uretako Erreskate Taldearen 25. urtemuga ekarri dute gogora, urteroko festa dela-eta asteazkena, 2008.eko apirilak 30

Zerbitzuak 9.251 esku-hartze egin zituen 2007an, eta horietatik 3.244 salbamenduak izan ziren


Nafarroako Larrialdietako Agentziako (NLA) suhiltzaileek urteroko festa egin dute, gaur. Besteak beste, omenaldia egin diete 2007an erretiroa hartu zutenei eta Uretako Erreskate Taldearen sortzaileei eta arduradunei. Aipaturiko Taldeak 25 urte beteko ditu aurten, hain justu.


Ekitaldia NH Iruña Park Hotelean egin dute, Iruñean, 13:00etan, eta honako hauek izan ditu buru: Juan Ramón Rábade Iráizoz Barne zuzendari nagusia; David Sáinz Jiménez Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea; eta Ana Elizalde Urmeneta Iruñeko Udaleko Mugikortasuneko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria.


Suhiltzaileen Eguna, berez, martxoaren 8an izan zen, baina ospakizunak bertan behera utzi zituzten, ETAk Isaías Carrasko Arrasateko zinegotzi sozialista ohia hil zuelako.


Gaur, 2007an erretiroa hartu zuten NLAko 16 kide omendu dituzte. Honako hauek, hain zuzen: Isidro Ballaz Redín, Ignacio Luis Carro Marco, Santiago Cillero Sayas, Ignacio Ederra Bernat, Rafael Goñi Lazcano, Ángel Hernández Carbonell, Ángel Jericó Domínguez, Francisco Javier Legat Corro, Germán Pérez Prat, Joaquín Rada Zubillaga, Rodolfo Roldán Iráizoz, Carmelo Salaverri Ezquer, Jesús Soria Macua, José María Vidondo Reca José Javier Zabalza Armendáriz, eta María Teresa Sobrino Barbarín (Babes Zibila). Guztiei kasko bana oparitu diete, eta emazteei, berriz, lore sorta bana.


Bestalde, Uretako Erreskate Taldearen sortzaileak eta lehenengo kideak ere omendu dituzte (24 orotara). Honako hauek, hain justu: José Antonio Agirrebengoa Mazkiaran, Fernando Alli González, Venancio Amillano Urdiain, Josetxo Andueza Izquierdo, Francisco Javier Baldanta Petrirena, José Javier Boulandier Herrera, Jesús María Casajus Apestegui, Rafael Castell Sanz, Francisco Javier Echeverría Iriarte, Joaquín Ganuza Armendáriz, Paulino García García, Alberto Garde Sesma, Alfredo González Echarren, Santos Iriarte Irigoyen, Ignacio Itoiz Urdaniz, José Luis Latasa Eseverri, Fernando Mauleón Ijurco –hila-, Jesús María Méndez Sánchez, Miguel Monreal Sevilla, Guillermo Ochoa Irigoyen, Carlos Orta González-Orduña, Manuel Pérez Rodrigo –zendua–, Francisco Javier Zalba Barberena eta Pedro Zaro Loperena. Nafarroako Gobernuak idulki bana oparitu die, urpekaritzaren mundua gogora ekarriz.


Uretako Erreskate Taldea Alfredo González Echarrenek sortu zuen (garai hartako Suhiltzaileen zerbitzuko zuzendariak), 1983. urtearen erdialdean. Larrialdi jakin batzuei Guardia Zibilaren laguntzarekin azkar eta berariaz aurre egiteko asmoz sortu zuen Taldea Echarrenek. Hasieran, hamabi bat suhiltzailek osatu zuten, eta kirol urpekaritzako ikastaro bat egin behar izan zuten; izan ere, salbamenduari buruzko ikastaro espezifikorik ez zegoen. Garai hartako lanaren eta prestakuntzaren gehiengoa borondatezkoa zen. Miguel Ángel Monrealek, Segurtasun Eskolakoak, mantentze ariketak eta praktikak sustatu zituen.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa